(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaur 60 milioi euro ordaindu dizkie Europar Batasunaren Nekazaritza Politikaren (PAC) 19.691 onuradunei ostirala, 2006.eko abenduak 22

Gaur ostirala, abenduak 22, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak 60.064.600,98 euroko diru-kopurua Europar Batasunaren Nekazaritza Politikaren (PAC) ondorioz onuradun diren 19.691 pertsonei emateko baimena onartu du.


Honela, 2003an Europar Batasunak zehaztu zuen PACaren Erreformaren ondorioz izan den prozesu administratibo luzea itxi dute. Erreformak nekazaritza-sektoreari laguntza zuzenak emateko eskema du, 1993tik aurrera aplikatzen ari zirenaren desberdina, eta Espainian lehen aldiz 2006an aplikatzen hasi direna.


Eskema horrek, alde batetik, ekoizlearen lehenagoko jarduerak sortzen dituen eskubideetan oinarrituriko laguntzak xedatzen ditu. Laguntza horien izen orokorra ordainketa bananduak bada ere, izen zehatza Ordainketa Bakarra da eta gaurko egunean onuradun gehienei ordaindu zaie.


Gainontzeko ordainketak ordainketa elkartuak dute izena eta oraingo kanpainan egindako nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpen-jardueretan oinarritzen dira. Nekazaritza Departamentuak pasa den abenduaren 5ean, belar-laborantzari zegozkion 12,36 milioi eurotako ordainketa egin zuen eta 7,42 milioi euro eman zizkion ardi eta ahuntzen sektoreari hobari gisa. Atzoko egunean esne-sektoreari 0,49 milioi eurotako ordainketa egin zion hobari osagarri gisa.


Lehen aipatu dugun 80 milioi eurotako kopuru osoaren baimenak laguntza zuzenen zatirik handiena xedatutako epearen lehen hilabetean egin dela esan nahi du. Aipaturiko epea 2007ko ekainaren 30ean bukatuko da. Ordainketa Bakarrarekin erlazionatuta dauden eta arazoren bat duten espediente batzuk geratzen dira ordaintzeke, eta baita behi-haragi, fruitu lehor eta olibadien sektoreei dagozkien ordainketa elkartuak ere.


Azkenik, ordainketak modulazio kontzeptuen araberakoak direla esan behar da; kontzeptu horren arabera, baimendutako zenbatekoaren %4 gordetzen da. Diru hori, kopuru osoa edo zati bat, 2007ko irailaren 30a baino lehen itzuliko zaie onuradunei.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa