(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2007an zehar Tafallan babes ofizialeko 250 etxebizitza eraikitzeko proiektuak idatziko ditu asteartea, 2006.eko abenduak 26

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, eta Tafallako alkateak, Maite Mañú Echaidek, lurzoruaren eta etxebizitzaren arloan bi erakundeek 2003-2006 denboraldirako eta ondoren, urtero berritzeko izenpetu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan dagoen eranskin bat sinatu dute gaur.


Hitzarmenaren bidez, Nafarroako Gobernuak pixkanaka Tafallako Udalari lursailak eskuratu dizkio babes publikoko 250 etxebizitza inguru eraikitzeko. Zehazki, herriaren AR2 banaketa eremuan (Oliterako norabidean dagoen kirol pabilioiaren ondoan), Gobernuak babeserako 142 etxebizitza eraikitzeko lurzorua dauka. Eremu horretarako Plan Partziala jada onarturik dago, eta baita birzatiketa eta urbanizatze-proiektua egina ere. Proiektua 2007an egin ahal izango da eta 2008an eraikitzen has daitezke.


Halaber, AR1 banaketa eremuan, Gobernuak babes publikorako 100 etxebizitza eraikitzeko lursaila du; horietatik 20 gaur goizean Burguete kontseilariak eta Mañú alkateak sinatu duten hitzarmenaren bidez eskuratutako lursailei dagozkie. Eremu horretan urbanizatze-proiektuak hasi ahal izateko, Cidacos ibaiaren bideratze-lanen zain daude.


Akordio horren helburua Tafallako AR1 eta AR2 banaketa eremuen garapen urbanistikoa sustatzea da. Nafarroako Gobernuak 2006-12-11n onartutako akordioaren bidez, sinaduraren helburu izan diren bi lursailak Tafallako Udalari zuzenean erostea erabaki zen; bi lursailen azalera osoa 2500 metro koadrotakoa da. Erosketa horiek Nafarroako Gobernuaren etxebizitza politikarekin bat datoz eta Lurzoru Publikoaren Foru Bankuari atxikiak daude.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa