(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko langileentzako 2007ko lan egutegia onartu dute asteartea, 2006.eko abenduak 26

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martínezek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2007ko lan egutegia onetsi du. Onarpenaren foru agindua pasa den abenduaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.


Nafarroako Gobernuko funtzionarioek, orokorrean, urteko 1.592 lanordu beteko dituzte. Eguneroko lanaldia, 7 ordu eta 15 minutukoa izango da. Zerbitzuaren beharrak hala eskatuta ordutegi desberdina behar ez balitz, nahitaez 8:00etatik 15etara bitarte lan egingo da; gainerako 15 minutuak egiteko langileek malgutasuna izango dute, 7:45etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:15 arte.


2007ko festa egunen egutegia ondorengoa da:


- urtarrilean, 1a eta 6a (Urte Berria eta Errege eguna).


- apirilean, 5a eta 6a eta 9a (Ostegun Saindua, Ostiral Saindua eta Pazko biharamuna).


- maiatzean, 1a (Langileen Eguna).


- abuztuan, 15a (Andre Maria).


- urrian, 12a (Espainiako jai nazionala).


- azaroan, 1a (Omiasaindua).


- abenduan, 3a (San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna), 6a (Konstituzioaren Eguna), 8a (Ama Birjina Sortzez Garbia) eta 25a (Eguberria).


Egun horietaz gain, Iruñean lan egiten duten funtzionarioek ondorengo jaiegun hauek izango dituzte: uztailaren 7, 9 eta 10a (San Fermin festak) eta azaroaren 29a (San Saturnino); uztailaren 6an, San Fermin bezperan, lanaldia eguerdiko 12etan bukatuko dute. Iruñetik kanpo lan egiten duten funtzionarioek jaiegun kopuru bera izango dute (24 ordu eta 45 minutu) lan egiten duten herrietako festen arabera jarriak.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa