(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Baztango edesti aurreko oroitarriak" aurkeztu dute Elizondon asteazkena, 2006.eko abenduak 27

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, egileek eta Ana María Marín pintoreak lagunduta, gaur goizean Elizondon "Catálogo megalítico del Valle de Baztan. Baztango edesti aurreko oroitarriak" lana aurkeztu du. Lana Josu Cabodevillak eta Itziar Zabalzak egin dute eta "Trabajos de Arqueología Navarra" aldizkariko "Monografías Arqueológicas" sailaren barnean agertzen da.


Lana duela urte batzuk sortutako ekimena martxan jartzearen emaitza da. Ekimenaren helburua, hasieratik, Baztanen izan den megalitismoari buruzko etorkizuneko ikerketentzat oinarri izango den lehen koaderno bat egitea izan da. Halaber, Baztango Udalak babeserako lanak aurrera eraman ditzan dokumentu eraginkorra izatea bilatu dute, eta baita kulturaren dibulgaziorako tresna ere.


Katalogo horren aurreko ikerketa eta bilketa lanak hainbat ikerlarik egin dituzte; horien artean, Jose Migel Barandiaran, Juan Maluquer de Motes, Tomás López Sellés, Pachi Ripa eta Francisco Ondarra aita kaputxinoa izan dira. Azkenak, Lekarozeko komentuan bizi izan zen urteetan zehar, Baztan inguruetan paseatu eta megalitoen informazioa jasotzen jardun zen ondoren, katalogatu ahal izateko. Katalogo megalitikoa, hain zuzen ere, berari eta Ana María Maríni eskaini diete.


Egileek hainbat lan egin dituzte; horien artean honakoak daude: argitaratutakoa bildu, aurretik ezagunak ziren megalitoak bisitatu , megalitoen datuak hartu, desagertutako edo suntsitzeko zeuden aleei buruz Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzua jakinaren gainean jarri, hainbat aleren suntsiketa galarazi, kontzientziazio sozial eta pedagogiko lanak egin, Elizondoko Jorge Oteiza Museoan hitzaldiak eman, Udalarentzako zazpi paseo megalitiko egin, eta megalito guztien argazkiak egin.


Lanaren ondorioz, 15 eremutan banatuta dauden 600 aleren katalogazioa lortu da; horietarik 113 monumentu dolmenak dira, 148 tumuluak, 247 harrespilak edo cromlechak, eta 92 iruinarri edo menhirrak.


Katalogoak, gaztelaniaz eta euskaraz, ale megalitiko horiek jasotzen ditu, guztiak irizpide baliagarri eta errazean sailkatuak; sailkapenean, ondasuna, neurriak eta koordenadak, garaia, deskribapena, materiala, kokalekua eta bibliografia azaltzen dira. Liburukiaren bukaeran, Baztan osoa bere monumentu guztiekin ikus daitekeen plano bat sartu dute.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa