(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 146,85 milioi euroko laguntza fiskalak eman ditu 2.916 instalazio fotovoltaiko berri sustatzeko osteguna, 2006.eko abenduak 28

Nafarroako Gobernuak gaur 146,85 milioi euroko laguntza fiskalak ematea erabaki du sare elektrikora konektatutako 2.916 instalazio fotovoltaiko berri egiteko. Diru-kopurua duela bi aste eman ziren beste 48,34 milioiko laguntzei (2.036 eskarirentzako) gehitu behar zaie. Horrela, ekitaldi honetarako, energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio berrietan 907,22 milioiko inbertsio osoa bultzatzeko, zerga kenkarien zenbatekoa guztira 195,19 milioi eurora iritsiko da.


2006an 4.952 eskaera egitera iritsi zen, ia 2001eko eskaera kopurua bost aldiz bidertuz, orduan, 1.045 eskaera egin baitziren. Oraingoan, onartu diren eskaeren jatorrizko herriak honako hauek dira: Cárcar, Fustiñana, Ablitas, Fontellas, Cintruénigo, Sartaguda, Olite, Fitero, Miranda de Arga, Murchante, Mendavia, Villafranca eta Milagro.


Gogorarazi behar da Nafarroako Gobernuak, energia berriztagarrien bere sustapen politikaren barnean, azken urteotan, diru-laguntza eta zerga kenkarien bidez, produkzio fotovoltaikoko energia berriztagarrien instalazio txikien promozio eta garapenerako urteko deialdiak egiten dituela.


Nafarroak, gaur egun, produkzio fotovoltaikorako bi eredu jarraitzen ditu: sareko konexiorik gabe (bakartuak) edo sareko konexioarekin (eguzki landareak, eguzki baratzeak eta integrazioa eraikuntzetan). Instalazio mota horien abantailak, besteak beste, honakoak dira: bere izaera sozial zabala, herritarrek energia garbiak erabiltzeko erraztasuna, instalazioaren kostuen murriztapena, kudeaketa integrala eta energia produzitzea kontsumo puntutik gertuago.


Instalazio mota horien inbertitzaile nagusienak Nafarroan, orokorrean, partikularrak dira. Partikularrek ardatz batera edo bitara doazen edo instalazio mugiezinen unitate txikiko instalazioen bidez, "eguzki baratze" deitutakoak edo instalazio fotovoltaikoen multzoak egiten dituzte.


Instalazio mota horien hasiera puntua Tuterako Eguzki Planta Fotovoltaikoa izan da, Energía Hidroeléctrica de Navarra enpresarena dena (orain Acciona Energía). Tuteran aipatu dugun planta instalatu zuen enpresa, Aesol, "eguzki baratze" izenekoaren irudia sortzeaz gain, Foru Komunitatean alor horren garapena sustatu zuen enpresa ere izan zen. Gainera, gogoratu behar da, planta hori, bere garaian, Espainiako handiena izan zela, 1,2 mw produzituz eta Europan mota horretako lehena izan zela.


Energia Berriztagarrien Plan Nazionalaren helburua 2010ean sarera konektatutako eguzki fotovoltaikoko 400 mw-ko potentzia lortzea da eta Nafarroari 20mw-ko kopurua esleitu zaio. Kopuru hori Nafarroak gainditua du jada. Energia horrek urteko 173.000 tona CO2 igortzea galarazten du (igorpen horiek garbitu ahal izateko 10,7 milioi zuhaitz beharko lirateke). Halaber, gogoratu behar da, Nafarroan eguzki energia fotovoltaikoan diharduten 8 enpresa daudela eta 200 pertsonek egiten dutela lan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa