(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Punto de Vista Jaialdiak Tarkovski gogora dakar bere jaiotzaren 75. urteurrenean ostirala, 2006.eko abenduak 29

Gaur zuzendari errusiarra hil zela hogei urte izango dira


Andrei Tarkovski

Andrei Tarkovski. ( irudia handitu )

Ostiralean, hilaren 29an, Andrei Tarkovski zuzendari errusiarra hil zela hogei urte izango dira. Egunotan bere oroimenean Parisen, Florentzian, Londresen eta Moskun (berarekin lotutako hainbat hiriren artean) ospatzen ari diren ekitaldiak 2007an Tarkovskiri eskainiko zaizkion omenaldien atarikoak dira, datorren urtean bere jaiotzaren 75. urteurrena ospatuko baita. Bi efemeride horien artean kokatua, Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, otsailaren 23tik martxoaren 3 arte ospatuko dena, "Tarkovski misterioa" gaiaren inguruan zenbait jarduera ari da prestatzen.

Jaialdiak oroitzapenezko ziklo bat antolatu du, "Andrei maitea", hainbat egileren dokumental izaera duten obrez osatua eta Tarkovski gaitzat, berari zuzendurik, inspirazio iturritzat edo zine-esperientziaren bidearen bukaeratzat dutenak. Omenaldi desberdin horretara, gaur egungo zinemagile hoberenak diren batzuk gonbidaturik daude, besteak beste, Chris Marker, Alexander Sokurov, Evgenii Tsymbal edo Mikhail Vardanov. Programazioaren barruan, Tarkovskiren semeak sinatutako dokumental bat ere egongo da, eta Risto Mäenpää finlandiarraren La responsabilidad del Artista lana proiektatuko dute; azken lan hori galdua zegoela uste zen eta Finlandiako telebistan bakarrik eman dute.

Dokumentazioa:
2912cu30.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa