(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa EBren helburua betetzen duen Espainiako lehen eskualdea da; helburua 2000. urteko trafiko-istripuen kopurua erdira murriztea da

ostirala, 2006.eko abenduak 29

Asteburua oraindik pasa ez denean, Nafarroak aurten 55 hildako erregistratu ditu hiri barruko eta hiriarteko errepideetan; pasa den ekitaldian 87 izan ziren (%-36,8) eta 2000. urtean 118 (%-53,4)


Urtea bukatzeko hiru egun falta direlarik, Nafarroako errepideetan 55 hildako erregistratu dira trafiko-istripuetan, bai hiri barruko errepideetan, eta baita hiriartekoetan ere. Pasa den urtean 87 hildako egon ziren eta kopuru horrekin alderatuz, aurtengoa %36,78 murriztu da.


Behin-behineko datu horiek gaurko prentsaurrekoan Barne eta Herri Lan kontseilariek, Javier Caballerok eta Álvaro Mirandak, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte. Kopuru horiek eskuetan, Foru Komunitateak Europar Batasunak 2010erako ezarritako bide segurtasunaren helburu nagusia aurten bertan beteko du. Helburua 2005-2012 Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategian ere jasoa dago eta 2000. urtearekin alderatuz, hildakoen kopurua erdira murriztea da (Nafarroaren kasuan, 118 hildako izan ziren; Espainian 5.776 hildako; eta Hogeita bosten Europan 52.489).


Horrela, Nafarroa Espainiako komunitateen artean helburu hori lortzen duen lehena izango da eta Europako lehen eskualdeetariko bat bihurtuko litzateke. Hala ere, Nafarroako Gobernuko kontseilariek adierazi dutenez, Gobernuaren helburua bide segurtasunean epe luze eta ertainera, gaur egungo politikarekin jarraitzea da, hau da, EBeko helburu hori datozen urteetan ere betetzea, eta baita kopurua pixkanaka murrizten joatea ere.


Caballero eta Miranda kontseilariek Nafarroak, gaur aurkeztutako datuekin, Espainia osoko hildakoak dituzten ezbehar-kopuruen murriztapen-datuak bikoizten dituela esan dute. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak esan duenez, aurtengo lehen hamar hilabeteetako datuak aztertuz, Espainiak hildakoen kopurua %19,7 murriztea lortu du (2005eko urtarril-urria bitartean 2.668 hildako izatetik, aurtengo 2.228 izatera pasa da).


Gogoan izan behar da 2001. urtean Nafarroako errepideetan hildakoak 108 izan zirela eta ordudanik ez dela ehun hildakoren muga gainditu (89 hildako 2002an, 79 2003an, 84 2004ean eta 87 2005ean).


Dokumentazioa:
Berri osoa
Relación de accidentes mortales en Navarra durante 2006
Presentación de powerpoint sobre siniestratilidad total en Navarra
Presentación de powerpoint sobre siniestralidad en la red foral de carreteras

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa