(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogeita lau dokumental lehiatuko dira Punto de Vista Sari Nagusia lortzeko

asteartea, 2007.eko urtarrilak 2

Guztira 14 film luze eta 10 film labur dokumentalek hartuko dute parte Punto de Vista Sail Ofizialean. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak hirugarren edizioa 2007ko otsailaren 23tik martxoaren 3 arte ospatuko du. Bertara, 408 lan aurkeztu ziren eta aipatu ditugun lanek aukeraketa prozesua pasa dute.


The Clinic

The Clinic film laburraren irudia. ( irudia handitu )

Aukeratutako lanak Espainia, Errusia, Polonia, Alemania, Holanda, Suitza, Estatu Batuak, Belgika, Frantzia eta Lituanian ekoiztu dira. Horietatik hiru bi herrialderen arteko ekoizpen lanak dira.


Jaialdia Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du eta ondorengo sariak eskaintzen ditu:


Sari Ofizialak: pelikularik onenarentzako "Punto de Vista" Sari Nagusia: 9.000 euro; Zuzendari onenarentzako Jean Vigo Saria: 5.000 euro; film laburrik onenarentzako Saria: 3.500 euro. Sari Bereziak: pelikularik onenarentzako Ikusleen Sari Berezia, 2.500 euroko sariarekin; Aipamen bereziak: Epaimahaiak gehienez bi aipamen berezi eman ahal izango ditu, bakoitza 1.000 euroko sariarekin.


Aukeratutako lanak 2007ko otsailaren 23 eta martxoaren 3 bitartean botako dira Civican-en, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren barruan. Lehian egongo den Sail Ofizialaz gain, jaialdiak saiakera-zinema garaikidearen ziklo bat eta Andrei Tarkovskiren inguruko beste ziklo bat programatuko ditu. Jaialdiaren edizio honetan, Alan Berliner Estatu Batuetako zuzendariak master class bat emango du eta bere azken pelikula, Wide Awake, aurkeztuko du.


Aukeratutako lanak


Film luzeak


The Blood of Yingzhou District, Ruby Yang, USA/Txina, 49 min.; Our America, Kristina Honrad, Suitza, 84 min.; Last Thoughts, Kevin Henry, USA, 72 min.; Radiophobia, Julio Soto, Espainia, 54 min.; The white she-camel, Xavier Christriaens, Belgika, 52 min.; Orange Winter, Andrei Zagdansky, USA/Ukrania, 72 min.; In Case of Emergency, Knut Karger, Alemania, 45 min.; El telón de azúcar, Camila Guzmán Urzua, Frantzia, 80 min.; Can Tunis, José González Morandi eta Paco Toledo, Espainia, 86 min.; A father´s music, Igor Heitzmann, Alemania, 105 min.; Forever, Heddy Honigmann, Holanda, 95 min.; Super Amigos, Arturo Pérez Torres, Kanada/México, 82 min.; Bs. As., Alberte Pagán, Espainia, 79 min.; A Journey of Dimitry Shostakovich, Oksana Dvornichenko, Helga Landauer, Errusia-USA; 75 min.


Film laburrak


Lieve Monster, Marco De Stefanis, Holanda, 10 min.; Reflection, Magda Kowalczyk, Polonia 6 min.; Even if she had been a criminal..., Jean-Gabriel Périot, Frantzia, 10 min.; Wide is the sea or A time to get stones together, Nikolai Makarov, Errusia, 39 min.; The Clinic, Wolski Tomasz, Polonia, 30 min.; Holy Warriors, Marianna Yarovskaya, Errusia, 30 min.; Uku ukai, Audrius Stonys, Lituania, 30 min.; Collection Nº1, Mikhail Zheleznikov, Errusia, 19 min.; Amor Sanjuan, Luis Misis, Espainia/Argentina, 37 min.; Everything will be fine, Jakub Stozek, Polonia, 21 min.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa