(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarren %72,7k osasun ona duela uste du, %34,7k gehiegizko pisua du eta %31,2k astegunetan alkohola kontsumitzen du

asteartea, 2007.eko urtarrilak 2

2006ko maiatza eta ekainean egindako Nafarroako Bizi Baldintzei buruzko hirugarren Inkestatik ateratako ondorioak dira


Nafarroako Estatistika Erakundeak 2006ko maiatza eta ekainean egindako Nafarroako Bizi Baldintzei buruzko hirugarren Inkestaren arabera, Foru Komunitateko biztanleriaren gehiengoak (%72,7k) osasun ona duela uste du. Sexuaren arabera, gizonezkoak dira osasun hobea dutela pentsatzen dutenak (gizonezkoen %76,0 emakumezkoen %69,5en aldean).


Nafarrei gehien eragiten dieten arazoak, beherako ordenan, ondorengoak dira: mina edo ondoeza (%24,3), depresioa edo antsietatea (%10,5), mugikortasun arazoak (%9,9), eguneroko ekintzak egiteko zailtasunak (%6,1) eta zainketa pertsonalarekin zerikusia duten arazoak (%2,8).


Norberaren osasuna ulertzeko modu positiboa adinarekin gutxiagotu egiten da. Horrela, 15 eta 44 urte bitarteko pertsonen %3,9k osasun txarra duela uste du eta 65 urte edo gehiagoko herritarrengan, aldiz, portzentajea %19koa da.


Bestalde, herritarrei osasun-zentroetara joateari buruz galdetzen zaienean, herritarren %70,5ek azken hilabeteetan joan izana aitortu du. Sexuaren arabera, inkestatik atera daitekeen ondorioa da emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago joaten direla osasun-zentroetara; horren arrazoia gizonezkoek baino osasun txarragoa dutela izan daiteke, edo gehiago kezkatzen direla.


Azkenik, nabarmentzekoa da, gorputz-masaren indizea (GMI) aztertuz, 18 eta 64 urte bitarteko Nafarroako herritarren %52,7k pisu normala duela, %34,7k gehiegizko pisua duela eta %10,4k hainbat gradutako gizentasuna duela, gehienek arrisku gutxien duena. Bi sexuak bananduz, emakumezkoen %32,2k du gehiegizko pisua, gizonezkoen kasuan, berriz, portzentajea %57,1era igotzen da. Bestalde, inkestaren arabera, herritarren %2,2k ez du nahikoa pisu.


Inkestan, Nafarroako herritarrei alkohola kontsumitzeko duten ohiturari buruz ere galdetu zitzaien. Horrela, inkestak dioenez, Nafarroako herritarren %57,6k asteburutan alkohola kontsumitzen du eta %31,2k astegunetan. Adinaren arabera, helduak dira (29 eta 64 urte bitartekoak) astegunetan gehien edaten dutenak (%34,2k), 15 urtetik goragoko gazteekin alderatuz (%19,4). Hala ere, gazteek asteburutan alkohol gehiago kontsumitzen dute (%71,6k) helduek baino (%59,0k).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa