(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Unibertsitateko garraiorako laguntzen deialdia egin dute 2007ko urtarril-ekaina aldirako

asteartea, 2007.eko urtarrilak 2

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, Pedro Pegenaute Gardek, 2007ko urtarril-ekaina aldirako Unibertsitateko garraiorako laguntzen deialdia iragartzen duen Ebazpena sinatu du.


Laguntza horiek beren bizilekua Nafarroan duten eta egunero beren etxebizitzetatik Nafarroako Unibertsitateetara edo Nafarroako Gobernuak onartzen dituen unibertsitate mailako beste zentro batzuetara joaten diren unibertsitateko ikasleei zuzenduak daude. Laguntzak Iruñean ikasi eta Iruñerritik kanpo bizi direnentzat edo Tuteran ikasi eta Tuteratik kanpo bizi direnentzat dira.


Laguntzak bi motatakoak dira: garraio txartela eta garraio kredentziala. Lehena eskatu ahal izateko ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da: eskaera inprimakia behar den bezala betea, eskatzailearen bi argazki, karnet neurrikoak (atzean izen-deiturak jarri behar dira), erroldatze agiri eguneratua udalak luzatua, txartelaren zenbatekoa (150 euro) 2054/0000/46/910124955.6 (Nafarroako Aurrezki Kutxako bulego nagusia) kontu zenbakian ordaindu izanaren egiaztagiria eta 2006-2007 ikasturteko matrikularen fotokopia.


Kredentziala eskatu ahal izateko honakoak aurkeztu behar dira: eskatzailearen argazki bat, karnet neurrikoa (atzean izen-deiturak jarri behar dira), erroldatze agiri eguneratua udalak luzatua eta 2006-2007 ikasturteko matrikularen fotokopia.


Aurreko aldiko, 2006ko irail-abenduko, onuradunek eskutitz pertsonal bat jasoko dute laguntza berritzerakoan tramitea errazteko.


Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia garraiorako laguntzen Deialdia Nafarroako Foru Komunitateko Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei ere zabaltzeko aukera aztertzen ari da 2007-2008 ikasturterako.


Unibertsitateko Garraioari buruzko informazioa eskatzeko, interesdunek Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan eskatu dezakete, 848426516 edo 426616 telefonoak, edo Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoan, 848 426059 edo 426078 telefonoak, edo posta elektronikoz: mazconas@cfnavarra.es


Bai deialdia eta baita eskaera ere, honako web orriaren bidez lor daiteke: www.pnte.cfanavarra.es/dgupl/




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa