(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2006an 67 organo birlandaketa egin ziren emaileek ezezkorik eman gabe

asteartea, 2007.eko urtarrilak 2

Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, 2006an Nafarroan 67 organo birlandaketa egin ziren; horietatik 31 giltzurrunekoak ziren, 27 gibelekoak eta 9 bihotzekoak. Aipatutako birlandaketak 26 emaileen senitartekoen ezezkorik jaso gabe egin ziren.


Osasun Departamentuak aipatu ditugun datuak bikainak direla adierazi du eta gaurko egunean organo birlandaketarako zain daudenen zerrenda honako hau dela esan du: giltzurruna, 56; gibela, 6, eta bihotza, 2.


2005ean, 44 birlandaketa egin ziren (18 giltzurrunekoak, 20 gibelekoak eta 6 bihotzekoak), baina 22 emaileen artean senitartekoen lau ezezko egon ziren. Gorago azaldu ditugun datuek 2006an egindako organo birlandaketek, pasa diren urteekin alderatuz, igoera handia izan dutela adierazten dute.


Nafarroan organoen eta ehunen lorpenerako ekipo bat osatzen duen pertsona-sare bat dago eta bertan, era batera edo bestera, medikuak, auzitegikoak, epaileak, SOS Nafarroa, Foruzaingoa, aireportuko langileak, erizainak, laguntzaileak eta administratiboak parte hartzen dute.


Orokorrean, organoak Nafarroako Ospitalean lortzen dira, baina birlandaketak Nafarroako Klinika Unibertsitarioan egiten dira; azken horretan, ehunen birlandaketak ere egiten dira (hezurrak, korneak, bihotzeko balbulak), Bideko Ama Ospitalean lortutakoak Auzitegiko Medikuntzaren Institutu Anatomikoaren bidez. Baliteke, kasuren batean, Bideko Ama Ospitalean organoak antzematea, eta Nafarroako Ospitaleak ehunak, edo Nafarroako Klinika Unibertsitarioan ere organoak eta/edo ehunak antzematea.


Birlandaketen programa Nafarroan 1969. urtean hasi zen, giltzurrunetako birlandaketa batekin, baina benetan eraginkorra 1975etik aurrera izan zen, ordutik aurrera hasi baitziren aipatu ditugun organo birlandaketak egiten.


Osasun Departamentuak bere gogobetetzea adierazi du organoen eta ehunen birlandaketaren garapena ikusita eta, horregatik, Nafarroako herritarrei eskerrak eman nahi dizkie gaiaren inguruan adierazitako jarreragatik.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa