(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


1,23 milioiko inbertsioak onartu dituzte Toki Azpiegituren Planaren barruan Zangozako merindadeko herrientzat

osteguna, 2007.eko urtarrilak 4

Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, 1.230.394 euroko inbertsioak onartu ditu Zangozako merindadeko herrientzako Toki Azpiegituren Planaren barruan. Inbertsio horri Nafarroako Gobernuaren 735.149 euroko diru-laguntza dagokio.


Oibarko bista.

Toki Azpiegituren Planean dauden proiektuak ondorengo hauek dira, herrien araberako orden alfabetikoan eta kasu bakoitzean emango den diru-laguntzaren zenbatekoarekin, baita egin beharreko inbertsioa parentesi artean ere:


Oibar.- 406.572 euro (634.463) hornikuntza eta saneamendu-sareak berritzeko, baita obra horien ondorioz egin beharreko zolaketetarako ere. Zehazki, hornikuntza eta saneamendu-sareen berrikuntzak ondorengo kaleei eragiten diete:


- Crispín Pintorea Ibilbidea: hornikuntza-sarean hodiaren luzera 232 metrokoa da, 25 bizilekutako hartune eta 4 ureztatze-ahorekin, eta, saneamendu-sarean hodia 208 metro linealekoa, 9 erregistro-putzu eta 25 hartunerekin. Ondoren egin beharreko zolaketak 1.201 metro koadro izango ditu eta galtzada-harriarekin egingo da. Euri-uren sareak 17 estolda-zulo aurreikusten ditu.


- Santiago Pla Kalea: hornikuntza-sarean 19 bizilekutako hartune eta 5 ureztatze-aho, eta saneamendu-sarean 18 hartune eta 8 erregistro putzu. Zolaketa "Aibar" moduko harriarekin egingo da (702 metro koadro). Euri-uren sarerako 8 erregistro-putzu eta 9 estolda-zulo aurreikusi dira.


- Blanca de Navarra Auzunea: hornikuntza-sarean 9 etxebizitzatako hartune, hidrante bat eta ureztatze-aho bat, eta saneamendu-sarean 3 erregistro-putzu eta 10 hartune. Zolaketa galtzada-harriarekin egingo da 1.070 metro koadroko eremuan. Euri-uren sarerako 9 estolda-zulo eta 8 erregistro-putzu aurreikusten dira.


Aiesa (Ezporogi).- 16.317 euro (23.310) hilerrira doan bidearen azken zatiaren zolaketa-lanetarako. Zolaketa hormigoi lauzaren bidez egingo da 260 metro koadrotan; hilerriko atearen ondoan ibilgailuen maniobrak errazteko 84 metro koadroko zelaigunea barne. Horri guztiari, 4.280 euro (9.631) gehitu behar zaizkio hilerriko horma konpontzeko. Proiektuak horma horren bost metro lineal bota eta ondoren berriz ere jasotzea aurreikusten du, baita zimendatzea ere, hormigoi armatuzko zapata jarraituaren bidez.


Azparren (Artzibar).- 36.129 euro (51.613) herriko argiteri publiko osoa berritzeko. 27 argi-puntu (20 beso eta 7 zutabe) instalatuko dira. Erabaki den konponbidea lurrazpikoa izango da.


Izko (Ibargoiti).- 27.514 euro (39.306) biltegira doan bidearen zolaketaren bigarren zatirako. 250 metroko luzera eta hiru metroko zabalera du.


Irunberri.- 14.337 euro (23.760) Pilar Kaleko (baratzeen ingurua) hornikuntza eta saneamendu-sarea partzialki berritzeko. Hornikuntza-sarean 6 etxebizitzatako hartune aurreikusten dira, eta saneamendu-sarean, hiru erregistro-putzu eta 5 etxebizitzatako hartune.


Orbara.- 41.539 euro (68.836) tokiko saneamendu-sarerako. 24 erregistro-putzu eta bi saneamendu-hartune kutxatilarekin aurreikusten dira. Hori guztia 81.661 eurorekin (235.475) osatzen da zolaketa-lanak egiteko. Zolaketa 3.767 metro koadrotan hormigoiarekin egingo da eta 1.192 metro koadrotan aurrez fabrikatutako galtzada-harriarekin.


Azkenik, esan behar da, Toki Administrazioko kontseilariaren Foru Orden bidez, 100.800 euroko diru-laguntza onartu dela Eska-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearentzat 16 metro kubikoko trinkotze-kamioia eros dezan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa