(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak Carlos Alonso Palateren hilketa gaitzetsi du

osteguna, 2007.eko urtarrilak 4

Nafarroako Gobernuak ondorengo prentsa-oharra publiko egin du gaur:


"Carlos Alonso Palateren heriotza egiaztatu ondoren, Nafarroako Gobernuak erabat gaitzesten du ETA talde terroristak Barajaseko aireportuan egindako atentatu basatian eragin duen hilketa berria.


Nafarroako Gobernuak hildakoaren familiari bere elkartasun guztia adierazi nahi dio, eta baita Ekuadorreko etorkinen kolektibo osoari ere, oraingoan bereziki, basakeria eta izuaren ondorioak jasan baitituzte.


ETA eta bere ingurukoek biolentzia beren helburu politikoak lortzeko tresna gisa erabiltzeari uko egiteko prest ez daudenaren ebidentziaren aurrean, Nafarroako Gobernuak alderdi demokratikoen batasunerako deia egiten du berriz ere, lege aldetik ahal diren ekintza guztiak erabiliz, Espainiako gizarteak aurre egiten dion erronka handiena garaitu ahal izateko".



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa