(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak neguko merkealdian kontsumitzaileen eskubideak gogorarazi ditu

ostirala, 2007.eko urtarrilak 5

Merkealdia datorren urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 7an bukatuko da


Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 7an bukatuko den neguko merkealdiaren hasiera dela eta, indarrean dagoen legedia gogorarazi eta kontsumitzaileei hainbat gomendio luzatu dizkie. Kontsumitzaileek garai honetan produktuak erosterakoan, urte osoan dituzten eskubide berberak dituzte. Gobernuak kontsumitzailearentzako oinarrizko Informazio Puntuaren zerbitzuak eskaintzen ditu; bertan, 848 42 77 33 telefonoaren eta infoconsumo@cfnavarra.es helbide elektronikoaren bidez, kontsultak era pertsonalizatuan jasotzen dira.


Merkealdia lehenago eskaini diren artikuluak prezio baxuagoan saltzea da. Horrek esan nahi du prezioa beheratuta duten produktuak lehenago salmentan egon behar izan dutela eta, gainera, merkealdiaren aurretik, gutxienez hilabeteko epean egon behar izan dutela ohiko salmentan.


Neguko merkealdia, arautegiak arautua, urtarrilaren 8an hasiko da eta martxoaren 7an bukatuko da. Epe horren barruan, merkealdiaren iraupena saltokietan, gutxienez astebetekoa izango da eta gehienez, bi hilabetekoa. Merkatari bakoitzak aukeratuko dituen datak saltokietan adierazi beharko dituzte, kanpotik ikusi eta irakurtzeko moduan, saltokia itxita egonda ere.


Arautegiarekin, espresuki ohiko prezioa baino baxuagoan saltzeko helburuarekin izaten dituzten produktuak beherapen gisa saltzeko joera ekidin nahi da; hori egitea arau-hauste larria da.


Aholkuak


Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak merkealdian ezarri behar den arautegiari eta bere ezaugarriei buruz ondorengo kontseilu hauek ere eman ditu:


Etiketa bat, bi prezio. Produktuek etiketak izan behar dituzte eta ohiko prezioa eta beheratutakoa izan behar dituzte. Salmentan dauden produktuen beherapenak %50 baino baxuagoak badira, beherapena zein artikuluri aplikatzen zaion zehaztu beharko da.


Beharrezkoa dena soilik erosi. Merkealdian artikuluak erosten hasi aurretik, gomendagarria da benetan beharrezkoak diren gauzen zerrenda egitea eta gastatu nahi den zenbateko altuena zehaztea.


Presarik gabe erosi. Ez utzi publizitateak eta presak eragina izan dezaten. Ahal bada, egun batetik bestera desagertuko ez diren saltoki iraunkorretan erosi.


Kalitate bera, prezio baxuagoa. Merkealdian kalitate bera prezio baxuagoan eskaini behar da. Saltzen diren produktuak aldi horretan salmentan egon direnak izan behar dute, ez dira hondatutako edo zehazki merkealdi kanpainarako artikuluak. Beraz, produktuen eta beren etiketen egoera ona exijitu behar da. Merkealdia lehenago eskaini diren artikuluak prezio baxuagoan saltzea da.


Txartelak. Saltokiek merkealdian urte osoan eskaintzen dituzten zerbitzu berdinak izan behar dituzte. Hau da, kontsumitzaileek txartelak erabili ahal izango dituzte saltokiak ordaintzeko era hori urte osoan onartzen badu, eta gainera, ordainketa garai horretan egiteagatik kargu osagarririk egin gabe.


Eskubide berberak. Txartelen adibidea kontsumitzaileak urte osoan dituen beste eskubide batzuetara ere aplikatu daiteke. Era berean, merkataria fakturak edo salmentaren egiaztagiriak egitera behartua dago, eta baita erreklamazio-orriak izan eta ematera ere. Bermearen baldintzak urte osokoaren berberak izan behar dute.


Merkealdia bakarrik. Saltokiak merkealdian ezin ditu, aldi berean, promozioak, eskaintzak edo beherapen bereziak egin.


Itzultzeak. Ordaindu aurretik, itzultzeak onartzen dituzten galdetu behar da. Saltokia, bai merkealdian eta baita gainontzeko garaian ere, ez dago dirua itzuli edo beste produktu batengatik aldaketa egitera derrigortua, erosi den artikuluak ez badu inongo akats edo gabeziarik eta saltokiak ez badu zerbitzu hori eskaintzen duenik adierazten. Saltzaileak, bere enpresaren politikaren arabera, erabakitzen du aldaketak edo itzultzeak zein eratara egingo dituen.


Fakturarekin. Erosketaren faktura edo tiketa eskatu behar da, eta saltzaileak derrigorrean eman behar du. Beharrezkoak dira aldatu edo erreklamazioa egiterakoan.


Bermea. Bermea eskatu nahitaezko duten artikuluetan; adibidez optikan, erlojugintzan, tresna elektrikoetan, etab.


Baleak. Txartel horien erabilpena ez dago legalki arautua, baina saltokiak bere borondatez erabili ditzake ohitura moduan eta kontsumitzailearentzako zerbitzu gisa. Arazorik izanez gero, erreklamazio-orriak eskatu behar dira.


Erreklamazioak. Erreklamazio-orriak derrigorrezkoak dira urte osoko edozein garaitan.

Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa