(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroak 2006. urtea ostatu turistikorako mila enpresa baino gehiagorekin itxi du

asteartea, 2007.eko urtarrilak 9

Nafarroako Foru Komunitateak 2006. urtea turistei ostatua eskaintzen dieten mila enpresa baino gehiagorekin itxi du. 2006ko abenduaren 31n ostatu turistikorako 1.052 enpresa baino gehiago zeuden alta emanda. Horrek, pasa den urteko aldi berarekin alderatuz, %6,5eko igoera esan nahi du; pasa den urtean 988 establezimendu zeuden erregistratuta.


Tipologia aztertuz, gehien ugaldu diren establezimenduak apartamentu turistikoak izan dira, %33ko igoerarekin, 2005ean alta emanda zeuden 54etatik aurten erregistratu diren 72ra pasatuz. Aterpe turistikoak %12,5 igo dira eta 2006an, 24 izatetik 27 izatera pasa dira. Hotelak ere nabarmen igo dira, zehazki %8,8 eta guztira 86 izatera pasa dira. Landetxeak %5,6 igo dira eta Nafarroako eremu guztian 606 etxe daude sakabanatuta. Ostatu eta pentsioak %1,7 igo dira, guztira publikora irekiak dauden 239 establezimendurekin, eta kanpinak 22 izaten jarraitzen dute.


Horren ondorioz, ostatu hartzeko lekuen eskaintza handitu egin da; 2005a ixterakoan 26.537 eskaintza bazeuden, 2006a 27.465ekin itxi da, beraz, %3,5eko igoera egon da. Eskaintzen diren plazak honela banatzen dira: 6.856 hoteletakoak, 4.712 ostatu eta pentsioetakoak, 9.710 kanpinetakoak, 1.115 aterpeetakoak, 1.048 apartamentuetakoak eta 4.024 landetxeetakoak.


Gainera, aurtengo urtea 80 establezimendu turistikok Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuak ematen duen Kalitate Turistikoaren "Q" ziurtagiria zutela itxi da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 2006an 220.000 euroko laguntzak eman dizkie turismoaren arloko ETEei, eta horrek 1,2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak eragin ditu.


Gaur egun Nafarroan, ziurtagiria duten establezimenduak honako hauek dira: 19 hotel eta apartamentu turistiko, 21 landetxe, 4 jatetxe, 2 bainuetxe, turismorako kanpamendu 1, 2 natur gune babestu (Bertizko Jaurerria eta Irunberriko arroila), 29 bidaia-agentzia, eta Iruña eta Bertizko informazio turistikorako bulegoak.


Dokumentazioa:
Ziurtagiria duten establezimenduak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa