(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak 349 enpresa kontrolatuko ditu aurten industrien jarduerak ingurumenaren aldetik ikuskatzeko programaren barruan

asteartea, 2007.eko urtarrilak 9

Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, duela gutxi, 2007rako Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Industrien Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko Programa onartzen duen Foru Agindua sinatu du. Programak Nafarroako 349 enpresa ikuskatzea aurreikusten du.


Zehazki, Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko 16/2002 Legearen aplikazio-eremuan dauden instalakuntzak kontrolatuko dira. Ikuskapenen helburua aplikatu beharreko legedia betetzen dela egiaztatzea da eta irekitze-baimenak eman aurretik egiten diren ikuskapenekin batera egingo dira. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek instalazio bakoitza urtean behin ikuskatuko dute, eta guztira egin beharreko ikuskapenak 90 izango dira.


Gainera, ikuskatuko dituzten hondakinak kudeatzeko instalazioak 21 izango dira. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek hondakin arriskutsuak kudeatzen dituzten hamalau instalaziotara urtero bisita bat egitea programatu dute, eta arriskutsuak ez diren hondakinak kudeatzen dituzten instalazioetara bisita bat bi urtez behin.


Halaber, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek eraikuntza eta eraispenetako hondakinen tratamendu eta hondakindegi plantak diren hamahiru instalaziotan ikuskapenak egingo dituzte. Instalazio horiek ikuskatzea aurten, lehen aldiz, sartuko da programan. Gainera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek hondakin arriskutsuak ekoizten dituzten 18 instalazio ere ikuskatuko dituzte; Navarra de Medio Ambiente Industrial elkarteak 146 ikuskapen egingo ditu hondakin-uren isurketa sortzen duten enpresetan; Navarra de Medio Ambiente Industrial enpresako langileek atmosferarako emisioak sortzen dituzten bederatzi enpresatara beste bederatzi ikuskapen ere egingo dituzte; eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek ohiz kanpoko 65 ikuskapen egingo dituzte eta horietatik 50, martxan jarri aurretik egingo dira eta beste hamabost, salaketa edo arazoen ondoren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa