(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Kultura eta Turismoak ijitoen kultura promozionatzeagatik ematen diren "Gaz Kaló" sarietan parte hartuko du

osteguna, 2007.eko urtarrilak 11

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo, Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioaren ordezkariekin bildu dira gaur goizean "Gaz Kaló" sarietan Departamentuaren parte-hartzeari buruz hitz egiteko.


Gaz Kaló sariak

Kultura eta Turismo arduradunak Ijito Elkarteen Federazioarekin bildu dira. ( irudia handitu )

Sarien banaketan Kultura eta Turismo Departamentuak parte hartzen duen lehen aldia izango da aurtengoa, sarien hirugarren edizioan. Sari horren helburua pertsona eta erakundeek ijitoen kulturaren sustapen eta garapenean egindako lana eskertzea da.


Pasa diren edizioetako sariak European Romaní Symphony Orchestrako zuzendari eta musikaria den Paco Suárezi (2004), eta Antonio Gómez Alfaro kazetariari (2005) eman zizkieten.


Federazioaren Batzordea datozen asteetan bilduko da eta aurtengo edizioan saritua nor izango den erabakiko du. Halaber, sariaren banaketaren inguruan antolatuko dituzten ekintzen programa publiko egingo du.


"Gaz Kalo" Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioa 1999ko abenduan sortu zen eta bertan, 14 elkarte inguruk hartzen dute parte. Bere helburuen artean, ijitoen komunitatearen identitate kulturala eta irudia sustatzea dago. Identitate horren inguruko alde asko oraindik ezezagunak zaizkio gizartearen zati handi bati. Horretarako, hainbat ekitaldi kultural antolatzen dituzte, eta horien artean, Gaz Kaló Nazioarteko Saria dago.


Gaur egunean, Ijitoen komunitatea mundu osoan gutxi gorabehera hamar milioi pertsonek osatzen dutela kalkulatzen da. Komunitatearen asoziazio-mugimendua Europan hasi zen 60. hamarkadan eta Londonen 1971an ospatu zen Ijitoen Nazioarteko Lehen Batzarrak mugarri bat jarri zuen bere historian. Batzar horren testuinguruan, mundu osoko ijitoen erakundeek, beste erabaki batzuen artean, ijitoen bandera sortzea erabaki zuten –urdina zeruaren ordezkaritzat, berdea babesa ematen duen lurraren ordezkaritzat eta gurpila munduan zehar ibiltzea ordezkatzen duen iruditzat. "Yelem, Yelem" (Ibili, ibili) ijitoen herriaren nazioarteko himno gisa ere hartu zuten eta NBEari Herri Transnazional eta Estatuanitz gisa onartzeko eskaera adostu zuten.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa