(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Ubarmingo birgaitze neurologikorako unitatearen hornidura berriak bisitatu ditu osteguna, 2007.eko urtarrilak 11

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, gaur goizean Ubarmin Klinikako birgaitze neurologikorako unitatean duela gutxi sortutako lanaren bidezko terapiarako hornidura berriak bisitatu ditu.


Unitatea hainbat espezialitatetako profesionalen ekipo batek osatzen du (neurologoak, psikiatrak, fisioterapeutak, logopedak, etab.) eta batera egiten dute lan gaixo neurologikoak bere lan-bizitza eta bizitza sozialean maila hoberena izateko helburuarekin.


Berrikuntza, Testuinguru horretan, pasa den uztailetik lanaren bidezko terapien jarduerak ezartzea izan da. Terapiaren helburua gaixoak eguneroko bizitzan egin behar dituen jardueretan prestatzea da: janaria, garbitasuna, jantzia edo eskuaren nagusitasunera aldaketa.


Horretarako, lanaren bidezko terapeuta bat kontratatu da eta 100 metro koadroko gela bat prestatu da, neurologia gimnasiotik gertu. Gainera, psikiatria eta neuropsikologiako langile gehiago dago.


17.000 errehabilitazio saio baino gehiago


Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetatik datozen gaixoak artatzen ditu. Gehienek garun-hodietako istripuak (iktus) jasan dituzte, Nafarroan urtean 1.300 pertsona inguruk jasaten duten arazoa delarik; horietatik %13,5ek, ondorioak direla eta, errehabilitazio saioak behar dituzte.


Errehabilitazioa ospitalean goiz hasten da, istripua izan eta ondorengo 48 orduen barruan, eta ondoren, Ubarmingo errehabilitazio unitatean era koordinatuan jarraitzen da.


Unitatea errehabilitazio neurologikoan adituak diren hiru medikuk, psikiatra batek, 2 neuropsikologok, 12 fisioterapeutak, 2 logopedak, lanaren bidezko terapeuta batek, eta gizarte-langile batek osatzen dute. Gainera, unitatea barne medikuntza, kirurgia ortopedikoa eta traumatologia, erradiologia eta laborategiarekin koordinatua dago.


Tratamendua, orokorrean, anbulatorio erregimenean egiten da, baina, hala beharko balute, unitateak hamar ohe dauzka gaixoentzat.


Pasa den urtean, unitateak 1.185 gaixo artatu zituen anbulatorio erregimenean eta 95 ingresatu moduan; azkenen batez besteko egonaldia 11,5 egunekoa izan zen. Guztira, 17.720 sesio burutu zituzten eta horietatik 2.421 logopedian izan ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa