Castellano | Euskara | Français | English
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, Javier Echarte Echartek, gaur bilera izan du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko idazkari nagusiarekin, Josep Puxeu Rocamorarekin. Bileran, Foru Planean eta Ureztatze Plan Nazionalean jasotzen diren 7.000 hektareako sail ureztatuak modernizatzeko beharrezkoa den dirua lortzea adostu dute. Sail ureztatu horiek interes orokorrekoak dira bi administrazioentzat, uraren kultura berriak dauzkan helburuak lortzen lagunduko baitute.
Aurtengo nobedadeen artean izenaren aldaketa eta kategoriak gehitu izana daude; izen berria "Reyno de Navarra" Turismo Sariak izango da
Alan Berliner zinemagile iparramerikarra Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko (otsailak 12-martxoak 3) jardunaldietako baten protagonista izango da. Jaialdia Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du, Caja Navarra Fundazioaren lankidetzarekin.
Nafarroako Gobernuak 2006an guztira 30,75 milioi euro eman zituen esleipen hartzaileen diru-laguntzetan