Castellano | Euskara | Français | English
Guztira 741 langilek, hala nahiko balute, CCOO eta CSI-CSIF sindikatuekin adostutako akordioaren edukien onura lortu dezakete
Nafarroako Gobernuak bide-hezkuntza arloko hitzarmen bat onetsi du gaur Barne Ministerioko Trafiko Zuzendaritza Nagusiak eta Hezkuntza Departamentuak sinatzeko. Hitzarmen hau sartuta dago Nafarroako Gobernuak onetsitako Nafarroako Bide-Segurtasun Estrategiak (2005-2012) hezkuntza arloan dituen aurreikuspenetan. Aipatu estrategiaren helburuetako bat da, hain zuzen ere, hezkuntza jarduerak egitea trafiko istripuak gutxiagotzeko eta neurriak hartzea bideko istripua kopurua eta haren ondorioak murrizteko.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatu.
Nafarroako Gobernuko hainbat ordezkari Frantzian pasa den asteburuan hil ziren hiru mendizaleen hileta-elizkizunetara joango dira, Alberto Catalán Higueras kontseilari eledunak adierazi duenez.
Nafarroako Gobernuak, gaurko batzarrean, Iruña, Tafalla eta Tuteran ostiralean burututako kale indarkeria ekintzak erabat gaitzetsi ditu. Nafarroako hiriburuko Udaletxea erasotzeko ahalegina egin zuten, eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren egoitza batean eta bi banku-sukurtsaletan kalte materialak sortu zituzten.