(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioak onartu dira Estellerriko hainbat herritarako

asteartea, 2007.eko urtarrilak 16

Toki Administrazioko Kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, 3.019.457 euroko inbertsioak onartu ditu Toki Azpiegituretarako Planak babestuta Estellerri aldean egin behar diren obretarako. Inbertsio horri Nafarroako Gobernuak emandako 1.929.303 euroko diru-laguntza osoa dagokio.


Okoko bista

Okoko bista.

Zehazki, kasu bakoitzean emango den diru-laguntza, parentesi artean adierazten diren inbertsioekin batera, ondorengoak dira, herrien orden alfabetikoaren arabera:


- Aramendia (Allin): 29.866 euro (42.665) hilerrira doan bidea hormigoi zoru baten bidez zolatzeko.


- Arandigoien (Deierri): 66.623 euro (95.176) hornikuntza eta saneamendu sareak berritzeko, baita kale Nagusia eta ondoko kaleak zolatzeko ere. Hornikuntza sareak 100 eta 150 milimetroko diametroa duten galdaketa harikorreko hodiak eta 63 mm-ko polietilenoko piru txiki bat izango ditu; Saneamendu sarerako 250 mm-ko PVC hodiak erabiliko dira; eta zolaketa sestran dagoen albo-espaloi batekin egingo da, galtzada-harrizkoa eta luzetarako eta zeharkako zintekin eginak.


- Oko: 76.081 euro (155.471) Udaletxerako eraikuntza bat erosi eta birgaitzea. Udaletxeko administrazio-bulegoek batzar-aretoa, idazkaritza bulegoa, artxiboa, komunak, ataria eta biltegia izango dute, eta 91,38 metro koadro baliagarri dituzte.


- Goñi: 49.397 euro (90.324) hornikuntza sarea berritzeko eta 338.652 euro (356.005) kaleen zolaketa egiteko.


- Jaitz: 16.561 euro (32.610) udaleko eraikin bat birgaitzeko, zehazki biltegi bat. Obrek estalkiaren elementuen aldaketa, eta aurrealde, barne eta hartuneak margotzea aurreikusten dute.


- San Adrián: 3.703 euro (17.029) Udaletxearena den eraikin batean igogailu bat instalatzeko. Eraikinean, hainbat horniduraren artean, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango herrietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea dago. Eraikinak beheko solairua, sotoa, azpikoa eta bi altuera dauzka, beraz, igogailuak lau geldialdi izango ditu. Proiektuak, gainera, espaloitik behe solairurako sarreran dauden oztopo arkitektonikoak kentzea aurreikusten du.


- Viana: 216.749 euro (359.184) hornikuntza eta saneamendu sareen zati bat berritzeko. Obre horiei, Losada, Arces, La Rueda, Fuente Vieja, El Rancho eta Carretera de Aras kaleen zolaketa dagozkio, baita argiteri publikoaren kanalizazioen lurperatzea ere; azken lan horretarako 669.671 euro (956.673) eman dira denera.


Bestalde, Jurramendi Mankomunitateari 346.500 euroko (525.820) diru-laguntza emango zaio, hiriko hondakinak jasotzeko alde biko perretxiko moduko bi kamioi erosteko. Hondakinen bilketa sistema berriak aurrekoa ordezkatuko du, atzeko zamakoa zena, eta hobekuntza nabarmenak izango ditu, besteak beste, kamioien ahalmen eta errendimendu handiagoa, zerbitzua hobetuko dutenak. Halaber, Mankomunitateari 77.000 euro (333.500) emango zaizkio hiru metro kubikoko 180 FORU edukiontzi eta 2,4ko beste 83 erosteko (lehen erabiltzen ziren edukiontziek baino edukiera handiagoarekin).


Azkenik, Erriberagoitiako Hondakin Solidoen Mankomunitateari 38.500 euroko (55.000) diru-laguntza eman zaio hiru metro kubikoko eta urdin koloreko polietilenozko edukiontziak erosteko. Edukiontziak paper-kartoia biltzeko izango dira eta oinarri zirkular edo angeluzuzena izan dezakete.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa