(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


García Malo kontseilariak Nafarroako Gobernuak finantzatutako garapenerako lankidetza proiektuak bisitatu ditu Ekuadorren

asteartea, 2007.eko urtarrilak 16

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo, pasa den igandetik, urtarrilak 14, Nafarroako Gobernuak Ekuadorren finantzatu dituen garapenerako nazioarteko 14 lankidetza proiektuak bisitatzen ari da. Finantzazioa guztira 1,5 milioi eurokoa izan da eta proiektuak Foru Komunitatean dauden Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKEk) sustatu dituzte.


Kontseilaria eta gizarte-zerbitzuetako zentroKo haur taldea

García Malo kontseilaria eta bi anaia Kaputxino, General Villamil Playasko Gizarte Zerbitzuen Zentroan artatzen dituzten haur talde batekin. ( irudia handitu )


Gogoratu behar da bidaia honen helburu nagusia Nafarroako Gobernuak finantzatu dituen proiektuak bertan ebaluatzea dela. Bidaiak, gainera, hiru xede dauzka: proiektuak jarraitu eta ebaluatu, Nafarroako lankide boluntarioen eta proiektuak garatzen dituzten erakundeen lanari babesa agertu, eta Nafarroaren eta Nafarroan dauden GGKEek lan egiten duten zona desberdinen arteko lotura sendotu. García Malo kontseilariarekin batera, bidaia honetan ondorengo hauek ere parte hartu dute: Gizarte Ongizateko zuzendari nagusia, Carlos Esparza; Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria, Andrés Carbonero; eta Jesús Blanco González, Nafarroako Lankidetzaren Kontseiluko kidea eta PROCLADEren proiektuen burua, Nafarroako GGKEen izenean bidaiatzen ari dena.


Ekuador Hegoamerikako herrialde txikienetako bat da, 272.044 km2ko azalerarekin eta ingurumen aldetik desberdintasun handiak dituena, baita sozialki eta ekonomikoki ere, bere lau eskualde geografikoetan: Kosta, Mendialdea, Amazona eta Galapago irlak. Bere biztanleria 13.710 pertsonakoa da.


LGarcía Malo kontseilaria eta Santa Elena Kantoiko proiektuko emakume talde bat.

García Malo kontseilaria eta Santa Elena Kantoiko landa-emakumeei laguntza emateko proiektuan parte hartzen duen emakume talde bat. ( irudia handitu )


Gizarte zerbitzuen Zentroa, kontsultategi medikoa, landa-emakumeari laguntza eta Guayas eskualdeko bizi-baldintzak hobetu


Zehazki, pasa den igandetik gaur arte, urtarrilak 16, García Malo kontseilaria Ekuadorreko hego-mendebaldean kokatzen den Guayas departamentuan garatzen ari diren lau proiektuak bisitatzen ari da. Bertan, gizarte zerbitzuen zentro bat, kontsultategi mediko bat, landa-emakumeari laguntzeko proiektu bat eta bizi-baldintzak hobetzeko beste proiektu bat garatzen ari dira. Guayas departamentuak klima subtropikala du eta lur idor eta pobrea, uholde-euriteek ereindako lursailak eta herrixkak suntsitzen baitituzte. 50.000 biztanle ditu eta haur eta gazteriagan bereziki eragiten duen langabezia tasa altua, beraiek jasaten baitituzte tratu txarrak, eskola-desertzioak, droga eta alkoholen mendekotasunaren igoera, eta delinkuentzia.


Horrela, igandean, hilak 14, García Malo kontseilariak General Villamil Playas Erico Gizarte Zerbitzuen Zentroa bisitatu zuen. Zentroa Anaia Gazte Kaputxinoek sustatua eta Nafarroako Gobernuak 201.988 eurorekin diruz lagundua da. Zentroaren helburuak aipatu ditugun arazo batzuk arintzea eta bertan baztertuak dauden pertsonen integrazio eta jarduera sozialak sustatzea dira. Zentroak honako zerbitzu hauek izango ditu: ama ezkongabe, abandonatu eta tratu txarrak jasan dituztenentzako zerbitzua; bularreko haur eta bost urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegia; kalekoak diren edo desnutrizioa duten haurrentzako eta muturreko txirotasunean bizi diren pertsona helduentzako jantoki herrikoia; eta kontsultategi medikoa, medikuntza orokorra, pediatria, ginekologia, geriatria, kardiologia eta odontologia izango dituena, baita laborategi, farmazia eta ekografia zerbitzua ere.


Gainera, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin Gizarte Zentroan lan egiten duten boluntarioen taldearentzat ibilgailu bat erosiko dute; horrela, medikamentuak banatu eta hirugarren adineko jantokiei eta auzoetako 36 batzordeei laguntza eman ahal izango diete.


Arratsaldean, García Malo kontseilaria Guayaquil hirira joan zen Sagrada Familia Kontsultategia bisitatzera. Kontsultategia ere Anaia Gazte Kaputxinoek sustatu dute eta Nafarroako Gobernuak 27.253 eurorekin finantzatu du. Guayaquil hiririk populatuena da (5 milioi biztanle) eta kontraste ekonomiko gehien dituen hiria da Ekuadorren, biztanleriaren bi heren baino gehiago txirotasun egoera larrian bizi baita. Kontsultategi medikoa hiri inguruko auzo batean dago eta duela hogeita bost urte baino gehiago sortu zuten; gaur egun, urtean 100.000 pertsona inguru artatzen ditu. Gobernuak finantzatu duen proiektuak ibilgailu bat erostea aurreikusten du, medikamentuak, zentroarentzat hainbat tresna eta beste zentro batera eraman behar diren gaixoak garraiatzeko egokia izango dena; proiektuan ere X izpietarako ekipoa lortzea ere jasotzen da.


Atzo, hilak 15 astelehena, García Malo kontseilariak Atahualpa herrian Santa Elena Kantoiko emakumeen ekoizpen-ekimenak eta eskubideak laguntzeko proiektua bisitatu zuen. Proiektua Nafarroako Gobernuak finantzatu du 382.234 eurorekin. Proiektua Santa Elena Kantoian garatzen da, herrialdeko handiena 110.000 biztanlerekin. Bere landa-herrixketako pertsona gehienak kolonaurreko tribuen ondorengoak dira, eta lehentasunezko esku-hartze eremu gisa hartzen da, pobretasun baldintzak eta oinarrizko beharren asetze baxua direla eta. Lehorte ugari eta El Niño fenomenoaren eragin handia jasaten duen tokia da, biztanleria eskastasun handiagoan utziz. Nekazariek ustiaketa sistema tradizionalak erabiltzen dituzte eta horrek etekin gutxi eta ekoizpen kostuak dakartza.


Proiektu horrek bi jarduera mota desberdin garatzen ditu emakumeekin, egoera ekonomikoaren gogortasunari aurre egin dietenei esker: errepidean saltzen diren gozokiak egin, eta arropa tailerrak, Guayaquilgo denda handietan saltzen direnak. Emakumeek familia sostengatzeko ematen duten erantzunarekin, pobretasun eta miseria egoerak eramangarriagoak egiten laguntzen dute. Horrela, azken urteotan, landa-emakumeak komunitatearen garapenerako egiten diren tokiko ekintzen protagonista bihurtu dira. Proiektuaren helburua, emakumeen parte hartze zuzenarekin, landa-emakumeen ahalmen ekonomiko eta ekoizpenekoa sustatzen laguntzea, nekazaritza eta abeltzaintzako, artisautzako, komertziorako eta zerbitzuetarako produktuen kalitate eta kopuruaren kalitate prozesuak hobetzea, eta landa-emakumeen erakundeak indartzea da.


Proiektuak tokiko emakumeen baldintzak hobetzen laguntzen du eta, hortaz, gizonekiko eskubideen berdintasuna, beren errealitatea abiapuntu hartuz. Onuradun zuzenak 1.200 emakume eta 350 gizonezko dira.


Gaur, hilak 16 asteartea, García Malo kontseilariak Daule kantoian dagoen La Aurora komunitaterako garapen integralerako proiektua bisitatu du. Kantoia Guayas probintzia osatzen duten 28 kantoietako bat da. Proiektua Rode Fundazioak ordezkatzen duen Nafarroako Garapen Jasangarrirako Partzuergoak (CONADES) sustatu du eta Nafarroako Gobernuaren 478.063 euroko diru-laguntza du. Proiektuaren helburu orokorra LA Aurorako bizi-baldintzak hobetzea da, eta berariazko hiru helburutan zehazten da, hezkuntza, osasuna eta oinarrizko azpiegitura alorretan. Hezkuntzan, Komunitatearen Garapenerako Zentroa laguntzeko Nafarroako Gobernuak 2002an eraikitzen hasi ziren 1.000 metro koadroko eraikin berria eraikitzen lagundu zuen; orain, sei gela berri eraikiko dira, astelehenetik ostiralera hogei ikasleri ostatu emateko aterpea eraiki eta materiala emango da, jantoki eta auditoriorako ekipamendua emango da, eta 15 km-tako distantziara dagoen Guayaquil hirira joateko ibilgailu bat erosiko da.


Osasunari dagokionez, Komunitatearen Garapenerako Zentroak La Auroran eta gertuko beste herri batzuetan bizi diren eta baliabiderik ez duten pertsonei kontsultategiaren zerbitzuak eskaintzen dizkie. Proiektuak medikuntza orokor, pediatria ginekologiko, oftalmologi, kardiologi, odontologi eta dermatologian beharrezkoak diren ekipamenduak erostea aurreikusten du. Oinarrizko saneamenduari dagokionez, edateko ur-sistema bat eraikitzea proposatu da eta erabilitako urak putzu septikoen bidez jasoko lirateke.


Amazonan garatzen ari diren proiektuei bisita eta Nafarroako lankide boluntarioekin elkartzea


Bihar, hilak 17 asteazkena, García Malo kontseilaria Ekudorreko ipar-ekialdean kokatzen den Amazona ingurura joango da. Bi egunetan, Orellana probintzian garatzen ari diren hezkuntza eta osasun proiektuak bisitatuko ditu. Orellanak 20.000 km2 inguruko ohian amazonikoa du eta Kolonbiarekin muga egiten du; herrialdeko probintzia pobreenetakoa eta giza-garapen txikiena duena da.


Ekuadorrera egin duen bisita ostiralean, hilak 19, bukatuko da Quiton. Han Ekuadorreko Nazioarteko Lankidetzarako Institutuko (INECI) arduradunekin bilduko da eta Ekuadorren lanean ari diren Nafarroako boluntarioekin bilduko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa