(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan antzeman diren gripearen lehen kasuek gehienbat haurrengan izan dute eragina asteartea, 2007.eko urtarrilak 16

Nafarroan izan diren lehen gripe kasuak, zaintzaileen sareak pasa den astean antzemandakoak, gehienbat 15 urtetik beherako haurrengan ari dira eragiten (kasuen %76), baita txertatu gabeko pertsonengan ere (%96), Osasun Departamentuak jakinarazi duenez.


Zehazki, pasa den astean, 20 mediku dituen zaintzaileen sareak gripearen 17 kasuren berri eman zuen, 100.000 biztanleko 67,4ko tasarekin. Horrek intentsitate baxuko gripe-aktibitate bat dela esan nahi du, oraindik epidemia izateko muga pasa ez duena. Antzeman diren kasuetan, gripearen A birusaren identifikazio positiboak egin dira.


Espainiako gainontzeko lekuei dagokienez, Errioxan ere gripearen igoera antzeman da, beste komunitateetan gripe-aktibitatea baxu mantentzen bada ere. Europari dagokionez, kasuen igoera Grezian, Eskozian eta Ipar Irlandan jazo da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa