(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Palmako Dukeek bihar Tuterako Katedrala eta Iruñeko Erruki Etxea bisitatuko dituzte

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 17

Berorren errege-gorentasun Cristina Infantak eta Iñaki Urdangarínek, Palmako Dukeek, bihar, osteguna, Nafarroako Foru Komunitatea bisitatuko dute "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketa eta bere sorreraren hirugarren mendeurrena dela eta Iruñeko Erruki Etxea ikusteko asmoz.


Palmako Dukeen irudia Sanz Presidentearekin batera Nafarroara egin zuten azken bisitan (Uharten, 2005eko martxoa).

Palmako Dukeen etorrera 11,45ean espero da Tuterako Plaza Zaharrean, eta bertan, foru eta elizako ordezkari nagusiek ongi etorria egingo diete. Ondoren, Katedralera Epaiketaren Atetik sartuko dira eta "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketaz gozatu ahal izango dute, Kultura eta Turismo kontseilariaren azalpenak entzunez.


Bisita kulturala bukatzerakoan, Palmako Dukeak Santa Anaren, Tuterako patroiaren, kaperara joango dira, eta han Katedraleko Kabildoko kideak agurtuko dituzte. Kaperan bertan egingo den ekitaldi txikian, Iruñeko Artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak, Fernando Sebastiánek, agurrerako hitz batzuk eskainiko dizkie. Ondoren, musika talde batek Santa Anaren ohorez konposizio bat interpretatuko du.


Palmako Dukeek Tuterako Katedrala klaustrotik utziko dute, eta bertatik Jauregi Dekanalera pasako dira ekitaldira joango diren gonbidatuekin hitz egin eta hiria 13,30ak inguruan uzteko.


Miguel Sanz Presidenteak Palmako Dukeak Oliteko Paradorean bazkaltzera gonbidatuko ditu, ekitaldi pribatu gisa, eta lehen ordezkariak ere gonbidatuk izan dira bertara.


Arratsaldean, 17ak inguruan, Palmako Dukeak Iruñeko Erruki Etxera joango dira; bertan, berriz ere, foru eta eliza ordezkariek agurtuko dituzte, eta baita instituzioko Gobernu Batzordeak, bertakoen Zuzendaritza Ekipoak eta Parte Hartze Kontseiluak ere. Cristina Infanta eta Iñaki Urdangarín jauna eraikineko kapera gelara sartuko dira instituzioaren ohorez ospatuko den ekitaldian parte hartzeko. Jakina denez, instituzioak Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen pasa den abenduan. Ekitaldira, 300 pertsona inguru izango dira, egoiliar, langile, autoritate eta entitate lankideen ordezkarien artean.


Ekitaldia bukatzen denean, Plamako Dukeek Erruki Etxeko hainbat leku bisitatuko dituzte eta bere sorreraren hirugarren mendeurrena dela eta, bisitaren oroitzapenezko plaka bat bistaratuko dute. Bisita 18,45 inguruan bukatzea aurreikusten da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa