(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


César Borgiaren V. Mendeurrena ospatzeko programa aurkeztu dute

ostirala, 2007.eko urtarrilak 19

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, eta Vianako alkateak, Gregorio Galilea Arazurik, gaur goizeko prentsaurrekoan César Borgiaren heriotzaren V. Mendeurrena ospatzeko Nafarroako Gobernuak eta Vianako Udalak elkarrekin antolatu duten ekitaldien programa aurkeztu dute. César Borgia 1507ko martxoaren 11tik 12ra bitarteko goizaldean hil zuten Lerín Kondearen tropek.


César Borgiaren V. Mendeurrena

César Borgiaren V. Mendeurrenaren logotipoa. ( irudia handitu )

Bi administrazioek hilabeteak daramatzate ekitaldien programa diseinatzen. Programak hainbat erakusketa, hitzaldi, koru-musika eta musika sinfonikoko kontzertuak, kaleko ikuskizunak, antzezlanak, udako zinea, eta argitalpen desberdinak jasotzen ditu.


Efemeride horren oroipenak helburu gisa, César Borgiaren irudia eta Europako Errenazimenduan bere leinuak izan zuen garrantzia gogoratzeaz gain, Vianak eta Foru Komunitateak duten erakargarritasun turistiko eta kulturala promozionatu nahi dute. Argi geratu den bezala, programak publiko guztien beharrak asetzea nahi izan da.


Gainera, prentsaurrekoan, horretarako antolaturiko logotiporako lehiaketaren irabazlea ezagutarazi dute. Logotipoa bere egileak, X2 Creativos enpresako Rafael Mateok, aurkeztu du. Logotipoak César Borgiaren errubrika originala erreproduzitzen du, "adierazkortasun eta potentzial grafiko handikoa", logotipoaren egilearen esanetan. Errubrika horri eguneratzeko tratamendua eman zaio, bere lerroak lodiagoak eginez kolore-masak eta zuriak konpentsatzeko, eta bere trazuak leundu eta borobiltzeko, originalean irregularragoak baitziren. Logotipoarekin batera doazen hitzak ñabardura modernoak estilo klasikoarekin nahasten dituen tratamendu tipografiko batekin sartu dira.


Corpas kontseilariak proiektuan bi administrazioek izan duten lankidetzaren era egokia nabarmendu du.


Efemeridearen programa kulturalaz eta promozio turistikoaz gain, " César Borgia Bidea" izeneko bide turistiko bat gaituko da, Vianako Udalak sustatzen dituen bide turistikoen programaren barruan. Programak Kultura eta Turismo Departamentuaren 55.052 euroko diru-laguntza du.


Ibilbidearen hasiera "Mendabiako Bidea" izenekoa NA-6320 errepidearekin bateratzen den lekuan egongo da eta "gatzdun sakana" izenekoan bukatuko da, César Borgia hil zen lekuan. Bertan, garai hartako landa-gurutze baten gisako oroipen-mugarri bat jarriko dute.


En el acto se ha dado a conocer además el logotipo ganador del concurso convocado al efecto, y que ha sido presentado por su autor por Rafael Mateo, de la empresa X2 Creativos. El logotipo reproduce la rúbrica original de César Borgia, “de gran expresividad y potencial gráfico”, en palabras del autor del logotipo. A dicha rúbrica se le ha aplicado un tratamiento para actualizarla consistente en hacer más gruesas sus líneas para compensar las masas de color y los blancos, y suavizar y redondear sus trazos, los cuales eran más irregulares originalmente. La leyenda que acompaña al logotipo se ha incluido con un tratamiento tipográfico que combina matices modernos con un cierto estilo clásico.


El consejero Corpas ha puesto de relieve el buen tono de colaboración de ambas administraciones en este proyecto.


Además del programa cultural y de promoción turística de la efeméride, se va a habilitar un sendero turístico específico denominado “Camino de César Borgia”, dentro del programa de senderos turísticos promovidos por el Ayuntamiento de Viana, que cuenta con una subvención del Departamento de Cultura y Turismo de 55.052 euros. Este sendero tendrá su origen en la confluencia del “Camino de Mendavia” con la NA-6320 y finalizará en la denominada “barranca salada”, lugar en el que cayó muerto César Borgia y en el que se colocará un hito conmemorativo a modo de cruz de campo de la época.



Dokumentazioa:
Jardueren programa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa