(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 2005ean ikuskatuak izan ziren etxebizitza babestuen 100 esleipendun ikuskatzen ari da

ostirala, 2007.eko urtarrilak 19

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak 2003-2006 urteetan 12.000 etxebizitza babestu kalifikatu ditu



Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, gaur goizean etxebizitza babestuan etxebizitza babestuen kalifikazioari, etxebizitzak zaharberritzeko egindako inbertsioei eta Nafarroako Gobernua etxebizitza babestuen okupazioan iruzurrak ekiditeko egiten ari den ikuskapenei buruzko datuak eman ditu. Zehazki, kontseilariak 2006an "bigarren ikuskapen" bat egiten hasiak direla esan du. Ikuskapenak 2005ean etxebizitza babestua ohiko bizitokia ez zela eta bertan ez zela bizi argi utzi zuten 100 esleipenduni egiten ari zaie.



Burguete kontseilariak Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiarekin, Jesús Javier Ascunce Elizagarekin, batera "errekor historikotzat" hartu du egungo legealditik 2006ko abendu arte guztira 12.113 etxebizitza babestu kalifikatu izana. "2006an kalifikatu ziren 3.012 etxebizitzei, egokiak ez ziren etxebizitzak zituzten familiei etxebizitza egokia emateko erosi zituzten 70 etxebizitza gehitu behar zaizkie, eta baita integrazio sozialaren atalean eman ziren 54 etxebizitza ere; beraz, azken urtean, guztira 3.136 etxebizitza eskaini zaizkie eskatzaileei", esan du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak.



Kontseilariaren arabera, "datu horiek legealdian urteko 3.000 etxebizitza baino gehiago kalifikatzeko hartutako konpromisoa indartzen du, zifrek berek Nafarroako Gobernuak gai horretan izan duen jokaera bermatzen dutelarik". José Andrés Burguetek gogorarazi du 1999-2002 aldian babestutako etxebizitza kalifikatuen kopurua 4.927koa izan zela; 1995 eta 1998 bitartean 8.631 izan ziren; 1991 eta 1994 bitartean 8.232 kalifikatu ziren; eta 1987 eta 1990 urteetan kopurua 7.253ra igo zen. Kontseilariak estatistika horiek "azken lau urteotan lortutako emaitzen garrantzia nabarmentzen" dutela adierazi du.

Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa