(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua Parisen "Expolangues" Hizkuntzen Azokan ari da parte hartzen

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 24

Nafarroako Gobernua, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, "Expolangues París 2007" Hizkuntzen Azokan ari da parte hartzen. Azoka gaur hasi da Frantziako hiriburuan eta larunbatera arte, hilak 27 arte, egongo da zabalik "Munduko hizkuntzak, Hizkuntzen mundua" lelopean.


Gobernuak jarri duen standean, bertaratutako publikoak Foru Komunitateak hizkuntzen gaian eskaintzen duen lan eta trebakuntzari buruzko informazioa eskuratu dezake. Halaber, azokak bi aukera nabarmen eskaintzen ditu: alde batetik, Nafarroak Espainiako gainontzeko komunitate eta unibertsitateekin duen lankidetza lerroak indartu, eta bestetik, Frantziako unibertsitate eta zentro kulturalekin ere bai. Nafarroako Ordezkaritzaren buruak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute, eta Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, Julen Calvo, dira. Azokan hitzaldi bat emango dute "Nafarroa, unibertsitario eta unibertsala: modernitatearen aldeko apustua" gaiaren inguruan.


Hiru egun horietan, Frantziako hainbat autoritateren bisita aurreikusten da Nafarroako standean; besteak beste, Paris VIII Unibertsitateko Hizkuntza Departamentuko zuzendaria eta Pompidou Zentroko liburutegiko Hizkuntzen Saileko arduraduna izango dira, baita Espainiako komunitate autonomoetako eta Europako hainbat herrialdetako ordezkariak ere.


Hainbat entitateren artean, Azokara ere enpresetako trebakuntza arduradunak, giza baliabideetako zuzendariak, argitaratzaileak, itzultzaileak eta interpreteak joaten dira, eta baita Frantziako, Europako, Amerikako eta Kanadako unibertsitateetako ordezkariak ere. Parte-hartzea ikasleekin, Europako Batasuneko instituzioekin, ministerioekin, hizkuntzalariekin, enbaxadetako ordezkariekin, institutu kulturalekin eta publikoarekin osatzen da. "Expolangues" azokak hogeita lau edizio daramatza bere gain eta helburuak hizkuntzak promozionatu, nazioarteko trukeak garatu eta eleaniztasuna defendatzea dira. Aurten, "Expolangues" azokak Errusia izango du ohorezko gonbidatu gisa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa