(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak hainbat jarduera eta ekitaldirekin ospatuko du Foruaren Hobekuntzaren XXV. urteurrena

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 24

2007an Foruaren Hobekuntzaren XXV. urteurrena ospatzeko, Nafarroako Gobernuak osatu duen jarduera eta ekitaldien programan erakusketak, lehiaketa bat, argitalpenen argitaraldi bat, batzar juridikoak eta ekitaldi instituzional bat daude jasota. Horixe adierazi du Gobernuko eledun kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek.


Hobekuntzaren urteurrenaren logotipoa

Hobekuntzaren urteurrenaren logotipoa ( irudia handitu )

Ekimena Gobernuarena izan da kontuan hartuz Hobekuntza ez dela Nafarroari autogobernua era demokratikoan egiteko aukera eman dio marko legala bakarrik, baizik eta gainera, gure lurraren identitate gisa Nafarroako foruak berritu eta indartzen dituen paktu baten fruitua baizik.


Aipatutako jarduerak ospakizunarekin lotu ahal izateko, efemeridearen sinbolo grafiko bat egin dute, logotipoaren testua kateekin lotzen duena, Nafarroako ezkudu historikoaren elementu garrantzitsua.


Aipatutako jardueren programak, lehenik, "Nafarroa martxan" erakusketa jasotzen du, otsailaren 16tik martxoaren 18ra arte, Baluarteko Erakusketa Aretoan egongo dena, 1982. urtetik gaur arte Foru Komunitateak hainbat gauzatan izan dituen garapenak ikusteko helburuarekin; baita Nafarroan etorkizunean errealitate izango diren hainbat proiektu handi ikusteko ere. Espazioak desberdinak izango dira eta komunikabideei, industriari, ikerketari, komunikazioei, etxebizitzari eta abarri eskainiak izango dira. Gainera, etorkizuneko proiektuei buruzko hiru dimentsiotako ikus-entzunezko bat botako da, betaurreko bereziekin ikusi ahal izango dena; horri txikienei eskainitako jarduerak ere gehitu beharko zaizkio.


Gainera, "Nafarroa. Bultzada etengabea" izeneko beste erakusketa bat ere izango da. Bertan, Foru Komunitatearen errealitatea bideo, beren testuak izango dituzten panel fotografiko eta beste elementu batzuen bidez adieraziko da. Datorren maiatzetik aurrera Espainiako ondorengo hirietan zehar ibiliko da: Zaragoza, Logroño, Burgos, Valladolid, Gasteiz, Madril, Barakaldo, Bilbo, Santander, Valencia, Bartzelona eta Sevilla.


Bestalde, gazteenentzat –hau da, 1982tik aurrera jaiotakoentzat- jarduera oso berezi bat antolatu da. Lehiaketa artistiko bat da 6 eta 25 urte bitartekoei eskainia, adinaren araberako bi proiektu desberdinekin, eta bere helburua artista gazte horien –Nafarroan jaioak edo bizitzen daudenak- sormen espresio hoberenak gizarteari erakustea da. "Beraiek sortzen dute, beraiek diote. 25 urte beherako Nafarroako artisten belaunaldia" lelopean, lehiaketak beti erregimen demokratikoa eta Nafarroa gaurko, dinamiko eta sortzailea ezagutu duten gazteei ahotsa eman nahi die. Lehiaketak sinbolo grafiko bat dauka, Nafarroako Marijose Recalde artistaren lana, ideiaz eta proiektuz inguratua dagoen gazte sortzailearen dinamismoa sinbolizatzen duena, eskulturan artista gaztearen martxa laguntzen duten bost usoz irudikatua.


16 eta 25 urte bitarteko gazteek Arte Gaztea lehiaketan hartu ahal izango dute parte; bertan modalitate artistiko desberdinak daude: pintura, eskultura, komikia, ilustrazioa, fotografia, ikus-entzunezkoak sortu, etab. Gaia, teknika eta materialak askeak izango dira. Lanak, memoria baten bidez, datorren martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira. Epaimahaiaren burua Pedro Manterola Armisén, Jorge Oteiza Museoko Fundazioaren zuzendaria, izango da eta gehienez 20 artisten lanak aukeratuko dituzte; horietatik bost saridunak izango dira 1.800 eurorekin eta lehiaketaren irudia izango duen eskultura batekin.


Bestalde, bost artista ezagunek 6 eta 15 urte bitarteko haurrei hamar tailer emango dizkiete; eta, beren zuzendaritzapean, haurrek Nafarroari eta guztion etorkizunari buruz duten ideiaren inguruko hamar obra kolektibo egingo dituzte.


16 eta 25 urte bitarteko gazteen lehiaketan sarituak eta aukeratuak izango diren obrekin eta txikienen obra kolektiboekin erakusketa bat egingo da datorren ekainean Iruñean eta uda ondoren, Nafarroako beste hiriren batean eta Madrilen erakutsiko da.


Ekitaldi instituzionala


Aipatutako jarduera kulturalekin batera, Nafarroako Gobernuak Foru Erregimenaren Hobekuntzaren XXV. urteurrena ospatuko duen ekitaldi bat sustatuko du. Ekitaldia martxoaren 8an egingo da, Nafarroa eta Estatuaren arteko Paktua sinatu zenetik justu hogeita bost urteak beteko diren egunean; orduan egin zen Hobekuntzaren testua, eta jarraian Nafarroako instituzioek –Foru Diputazioak eta Parlamentuak- eta Estatukoek –Ministroen Kontseiluak, Diputatuen Kontseiluak eta Senatuak- onartu zuten. Aipatutako testuak Nafarroako Foru Erregimenaren Berrintegrazio eta Hobekuntzarako Lege Organikoa izena hartu zuen, eta Erregeak 1982ko abuztuaren 10ean ezeztatu eta sei egun geroago indarrean jarri zen. Ospakizunen egun nagusia martxoaren 8a hartzearekin aipatutako Legearen iturri paktatua nabarmendu nahi da eta paktua gure eskubidearen oinarrizko instituzioa dela eta Nafarroako foru erregimenaren praktika garrantzitsu bat, historian mantendu dena.


Jardunaldi juridikoak


Lehen aipaturiko guztia Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak antolatuko dituen jardunaldi juridikoekin osatzen da. Jardunaldiak Foruaren oraina eta geroari buruzkoak izango dira. Hobekuntzari eta Nafarroako Foru Erregimenari buruzko hainbat argitalpen ere egongo dira, bi norabide desberdinekin: bata, dibulgatzekoa –Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak bultzatutakoa- eta bestea, teknika juridikoaren ingurukoa -Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak bultzatua-. Zehazki, Hobekuntza zabaltze aldera, ondorengo argitalpenak lantzen ari dira: "Nafarroako Foruak. Iragana eta oraina" (Hezkuntza eta Kultura Departamentuak argitaratutakoaren argitalpen berria); "Foruaren Hobekuntza. 1982-2007" (argitalpen berria, 50 orrialdekoa eta Legearen, jatorriaren eta testuaren negoziazioa jasotzen duena); eta "Foruaren Hobekuntzaren 25 urte" (album gisako argitalpena Hobekuntzari eta indarrean zegoen bitartean Nafarroan erregistratutako aurrerapenei buruzkoa). Bere aldetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak oroitzeko liburu juridiko bat argitaratuko du hobekuntzaren ikusmolde eta erronka berriei buruzkoa, indarrean jarri zenetik 25 urte pasa diren honetan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa