(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak errepidean gidatzerakoan arreta handiz ibiltzeko gomendatzen du

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 24

Eguerdian, Urkiaga mendatea (itxia) da sare nagusiko arazo bakarra; bigarren mailako sareko beste hamabi mendate itxita daude edo kateak erabiltzea derrigorrezkoa da


Iruñeako trafikoaren irudia

Iruñeako trafikoaren irudia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak herritar guztiei automobil pribatua ez erabiltzea gomendatzen die, atzeraezinak diren joan-etorrietan izan ezik. Lanera edo ikasteko zentroetara joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du, eguraldiaren aurreikuspenek hurrengo orduetarako elurra eta izotza mantenduko dela baitiote.


Autoa hartzea ezinbestekoa den kasuetan, errepidera irten aurretik, errepideen egoerari eta garapen meteorologikoari buruzko informazioa jasotzea komeni da. Horretarako, 900-400 100 doako telefonora dei dezakezu (Nafarroako errepide-sarearen egoera) edo Nafarroako Gobernuaren interneteko atarian begira dezakezu (www.navarra.es); bertan, eguraldiari eta errepideen egoerari buruzko informazioa etengabe eguneratzen da.


Autoa hartzeko asmoa baduzu, depositoa betea, kateak jarriak edo maletategian, eta telefono mugikorra dituzula atera, agian, egoeraren aldaketa bortitz bat dela eta, horietako gailuren bat behar izango baitzenuke. Autoan ura, elikagairen bat eta mantak eramatea ere gomendagarria da.


Gainera, Nafarroatik Gipuzkoa eta Frantziara joan behar duten gidatzaileei, Nafarroako Gobernuak Iruña-Behobia (N-121-A) errepidea erabil dezaten gomendatzen die.


Errepide-sare nagusia irekia, Otxondo eta Urkiaga izan ezik


14etan, errepide-sare nagusiko arazo bakarrak Urkiaga mendatean (N-138, Iruña-Frantzia, Aldudetik). Sare nagusiko gainontzeko errepideak irekiak daude, baina zirkulazioaren baldintzak errepide horietatik, neguaren erabilgarritasunaren araberakoak dira; hau da, errepidean elurra dagoela, batzuetan eskuineko bidean bakarrik eta elurra kentzeko makinen lana erraztearren mozketa teknikoak egiten direlarik.


Gogoratu behar da, goizaren zati luze batean, Leitzarango autobia (A-15, Irurtzun-Altsasu) eta Sakanako autobia (A-10, Irurtzun-Leitza) itxita egon direla trafiko astunarentzat, edo A-10aren kasuan, gainontzeko ibilgailuek kateak derrigorrez eraman behar izan dituztela. Otxondoko mendatean ere (N-121-B, Iruña-Frantzia, Dantxarineatik), 13ak arte derrigorrezkoa izan da kateak erabiltzea.


Foruzaingoak eta Guardia Zibilak kamioientzako aparkaleku-poltsak jarri dituzte Zuastin (200 kamioi), Iruñeko Agustindarren eremuan (200), Garraioaren Hirian (400) eta Ziordian (200). Horrela, beharrezkoa izan denetan, ibilgailu pisutsuen zirkulazio gutxiago A-1 (Etxegarate), A-15 eta A-10ean eta Nafarroako Autopistan eman da, elurra kentzeko makinen lana erraztearren.


Halaber, Iruñako Ingurabideetako eta Iparraldeko Autobiako (A-1. Etxegarate mendatea) trafikoa oso nekez doa aurrera goiz guztian, batez ere, errepidearen gainean ibilgailuek etengabe biratzen baitute.


Nafarroako bigarren mailako errepide-sarearen egoerari dagokionez, 14etan kateak lau portutan ziren derrigorrezkoak (Lizarraga, Etxauri, Puiuko Bentak eta Belateko errepide zaharra) eta itxita beste zazpi daude (Aralarko San Migel, Lizarrusti, Urbasa, Ezkurra, Egozkue, Artesiaga eta Izpegi).



Trafikoa

Beharrezkoa ez den kasuetan autoa ez erabiltzea gomendatzen da. ( irudia handitu )

Dokumentazioa:
Berri osoa
Hiritarrentzako gomendioak
Gidarientzako gomendioak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa