(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Nafarroa New Yorken eta San Frantziskon promozionatzen lagunduko duen ordezkaritza instituzionalaren buru izango da

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 24

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariarekin batera nanoteknologia eta energia berriztagarriei buruzko bilerak izango ditu


Nicolas Ramírez, Túbal jatetxeko chefa.

Nicolas Ramírez, Túbal jatetxeko chefa. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Presidentea hirugarren urtez Komertzio Ganberak eta SODENA enpresa publikoak Nafarroako ardoa eta nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak Estatu Batuetan promozionatzeko antolatu duen misio komertziala laguntzeko Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzaren buru izango da.


Nekazaritza eta abeltzaintzako Nafarroako hogei enpresek, urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, "Nafarroako Astea USAn 2007" edizioan parte hartuko dute. Aurtengoan, bi hiri bisitatuko dituzte: New York, urtarrilaren 29 eta 30ean, eta San Frantzisko, otsailaren 1 eta 2an. Enpresa eta instituzio ordezkaritzarekin batera, Nicolás Ramírez Jiménez, Tafallako Túbal Jatetxeko chefa, ere joango da. Sukaldira bi hirietan antolatuko diren dastatze eta demostrazio gastronomikoak lantzeaz arduratuko da; horrela, Nafarroako produktu eta gastronomia promozionatu nahi dira. Ramírezekin batera, bere ekipoko 6 sukaldari ere egongo dira.


Aurreko urteetan bezala, demostrazio gastronomikoez gain, Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen erakusketak antolatuko dira, produktuen dastatzea denda espezializatuetan eta hiri bakoitzean elkartze-afari bat emango da Nicolás Ramírezek egina eta Ana Laguna enologoak koordinatua. Afariak New Yorken dagoen Espainiako Komertzio Ganberan eta American Institute of Wine & Food-en izango dira. Gainera, ardoen kata eta ikastaroak ere emango dira Ana Lagunaren eskutik eta Society of Wine Educators-ek koordinatuta.


Nanoteknologia eta energia berriztagarriak


Aurreko urteetan bezalaxe, Sanz Presidenteak Estatu Batuetan egongo den bitartean, bidaia aprobetxatuko du Nafarroako Gobernuak apustu egiten duen sektoreetan lehenak diren enpresa eta instituzioekin kontaktuak egiteko.


Horrela, urtarrilaren 29an, astelehenean, Presidenteak eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, José Javier Armendárizek, Brookhavengo Laborategi Nazionala bisitatuko dute, New Yorketik gertu dagoena, eta han bere Zuzendari Nagusiarekin eta nanoteknologia sailarekin zerikusia duten ordezkariekin bilduko da. Nafarroako Gobernua, SODENAren bidez, lehengo urtean ere akordio batzuk egin zituen Massachussetseko Teknologia Institutuarekin.


Arratsaldean bertan, Nafarroako ordezkaritzak New Yorkeko Spanish Society-aren egoitza bisitatuko du; han, Erreinu zaharrarekin zerikusia duten dokumentu eta artelanen erakusketa antolatu dute, insituzioak berak kontserbatzen dituen elementuekin.


Ostegunean, otsailaren 1ean, San Frantziskon daudelarik, San Presidentea eta Armendáriz kontseilaria Pacific Gas and Electric Company enpresaren egoitza nagusira joango dira. Han, Lim Shandalov, Energia Berriztagarria Sortzeko Departamentuko Zuzendaria eta Hal LaFlash, Baliabide Integratuen Planifikazioko Zuzendaria, izango dituzte zain. Kaliformiako estatua esfortzu handia egiten ari da baliabide berriztagarriek sortzen duten energiaren portzentaia handitzeko, eta PG &E, bere enpresa energetiko nagusiak, prozesu horretan paper oso garrantzitsua du.


Kaliforniak gai horretan duen esperientzia ezagutu ostean, arratsaldean José Javier Armendáriz kontseilariak hitzaldi bat emango du Nafarroako energia berriztagarrien inguruan, San Rafaelen dagoen Buruzagitza eta Boluntariotzarako Irabazirik Gabeko Zentroan.


Dokumentazioa:
Dokumentu osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa