(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Burguete kontseilaria: "Epe ertainean nafar guztiek etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatua izango dute prezio eskuragarrira"

osteguna, 2007.eko urtarrilak 25

‘Diagonal’, Gendulaingo Arearen antolamendurako ideia-lehiaketan


Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, esan duenez, "Gendulaingo hirigintza-garapenak 14.000 etxebizitza babestu eraikitzea ekarriko du, Sarrigurengo etxebizitza babestuen kopurua hirukoiztuz, Nafarroako herritarrei etxebizitza duin eta eskuragarrirako eskubide konstituzionala bermatuz. Horrela, Nafarroako herritarren etxebizitza babestua eskuratzeko bidezko eskariari erantzuna emango diogu, orain arte beren bidezko eskaerari ez baitzaio erantzunik eman, 2003-2006 bitartean, Nafarroako Foru Komunitateko historian inoiz eraiki diren etxebizitza babestuen kopururik altuena eman bazen ere, 12.000 etxebizitza pasaz".


Gendulaingo Area antolatzeko ideia-lehiaketaren proposamen irabazlea, ‘Diagonal’ izenburupean, Víctor Honorato Pérez, Sigifredo Martín Sánchez eta José Mª Sánchez Madoz arkitektoez osatutako talde batek aurkeztutakoa izan da; eta ondorengo bide ingeniariek ere osatzen dute taldea: Víctor Ángel López Rodríguez eta José Ángel Erro Mendioroz; eta Ángel Abal Saleta aparejadorea.

Proposamenaren deskribapena


Balorazioa merezi duten alde nabarmenenak, ideia-lehiaketaren baldintza orrietan adierazten den bezala, ondorengoak izan dira: lurralde Integrazioa; hirigintza Antolamendua; eta Eredu bioklimatiko jasangarria.


Lurralde integrazioari dagokionez, "Diagonal" proposamenak Bideko Autobia, Gendulainen, urbanizazioaren parke nagusi eta komunikazio-espazio bihurtzen du. Urbanizazio berriaren hiru kalek hiri barruko etorbidea perpendikularki zeharkatzen dute, beste hainbeste errotonda sortuz. Super-mendebaldeko ingurabidean, "Diagonal" proposamenak Eskualdeko Hirigintza Arauetan aurreikusitako trazaketa errespetatzen du, hego-mendebalderako desplazamendu txiki batekin. Horrela, egin beharrekoa bi eremutan banatzen da: etxebizitzetarako dena, ingurubidearen trazaketaren barnean, eta zerbitzuena, kanpoan.


"Diagonal" hirigintza proposamenak ekintza eremua 3.851.570,03 metro koadrora igotzen du. Eraikuntza kolektiboetan banatutako 18.970 etxebizitzen eskaintza jasotzen du; horietatik %75, guztira 14.227, etxebizitza babestuak izango dira.


Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa