(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako errepide-sare nagusia irekia

osteguna, 2007.eko urtarrilak 25

Gipuzkoako aldeko arazoek, ordea, Leitzarango (A-15) eta Iparraldeko (A-1) autobietako trafikoa zaildu dute


14etan, Nafarroako errepide-sare nagusiak irekia jarraitzen du, Urkiaga (N-138, Iruña-Frantzia, Aldudetik) mendatea izan ezik, Foru Komunitatearen iparraldean eta Estellerrin elurra aldizka, eta batzuetan biziki, ari badu ere.


Hala ere, Gipuzkoako aldeko errepideek goizaren zati handi batean izan dituzten arazoak direla eta, Euskal Herriarekin komunikatzen diren errepideetan trafiko zaildu da, batez ere Leitzarango Autobian (A-15), Gipuzkoako zatian moztua bi noranzkoetan 8,30etik 13,30era. Halaber, Iparraldeko Autobia (A-1) trafikoari itxia egon da, Etxegarateko mendatearen Gipuzkoako aldean mozketa egin baita, bi noranzkoetan 10etatik 12etara. Gaur goizeko momentu batzuetan, arrazoi teknikoengatik, Araban ere Iruñera doan errepidea itxi da.


Horregatik guztiagatik, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak Gipuzkoa-Frantzia eta Nafarroaren arteko trafikoa Iruña-Behobia errepidetik (N-121-A) mugiarazi du, hegoaldetik Iruñera iristen zen trafikoa zuzenean handik bidaliz eta, Etxegarate itxia zegoen bitartean, A-1etik Nafarroan sartzen ziren kamioiei (edo Araban izandako mozketaren aurretik egin dutenei) Sakanako Autobiatik (A-10) eta Nafarroako Autopistatik (AP-15) joanarazten zieten, Iruñean aipatutako N-121-A errepidea hartu arte.


Halaber, gauean Iruña-Frantzia Luzaidetik (N-135) errepidean lanean ari ziren elurra kentzeko makinak indartu behar izan dira; horrela, irekia mantendu da uneoro, eta Euskal Herriarekin lotzen duten autobia nagusienen erabilgarritasuna bermatzeko mozketa teknikoak egin dira ondorengo errepideetan: Leitzarango (A-15, Irurtzun-Altsasu), Sakanako (A-10, Irurtzun-Leitza) eta Iparraldeko (A-1, Etxegarateko mendatea) Autobiak.


Azkenik, esan behar da, 14etan, Nafarroako bigarren mailako errepide-sareko sei mendate itxiak daudela (Belagua, Aralarko San Migel, Egozkue eta Artesiaga) edo kateak derrigorrezkoak direla (Izpegi eta Urbasa).


Hala ere, Iruñeko Ingurabideetan normaltasunez gidatu ahal izan da, Iruñerrian ez baitu ia elurrik egin eta eguraldiaren aurreikuspenak tenperaturen jaitsiera iragartzen bazuen ere ez da bete.

Gidatzaileei gomendioak

Errepideen egoera hobetu bada ere, Nafarroako Gobernuak herritar guztiei zuzendutako gomendioa mantentzen du; hau da, errepidera irten aurretik errepideen egoera eta eguraldiaren garapenari buruzko informazioa jaso. Horretarako 900-400 100 doako telefonoa dago (Nafarroako errepide-sarearen egoera) eta Nafarroako Gobernuak interneten daukan ataria (www.navarra.es), eguraldia eta errepideen egoeraren informazio eguneratuarekin.


Nafarroatik kanpo dauden errepideen egoera jakiteko Trafikoko Zuzendaritza Nagusira deitzea komeni da (900-123 505) edo bere interneteko orria kontsultatzea, www.dgt.es, edo TVEko teletestua, 600. orrialdean.

Neguan errepideak Erabilgarri mantentzeko Planaren Koordinazio Organoaren bilera

Goizeko 9etan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Álvaro Miranda, Nafarroako Jauregian ospatu den Neguan errepideak Erabilgarri mantentzeko Planaren Koordinazio Organoaren bileraren buru izan dira. Bileran, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Herri Lanak, Barnea, Hezkuntza, Gobernuko Eledunaren Bulegoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia izan dira; eta Gobernuko Ordezkaritzaren, A-12 eta AP-15aren esleipendun enpresen eta trafiko-poliziaren hiru polizia garrantzitsuenen ordezkariak: Guardia Zibila, Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa.


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Autopistaren (AP-15 eta Bideko Autobiaren (A-12) esleipendun enpresek, gaur guztira, elurra kentzeko 93 makina dituzte. Bere aldetik, Guardia Zibilak gaur 24 patruila izango ditu goizean, 18 arratsaldean eta 10 gauean; Foruzaingoak, berriz, goizean 32 patruila izango ditu errepideetan, 24 arratsaldean eta 16 gauean.


Halaber, Nafarroako iparraldeko eta Estellerriko suhiltzaile-parkeak indartu dira 70 efektiborekin, gaurtik ekaitza pasa artean, eta aste honetatik Nafarroako Mendiko oinarrizko osasun laguntzak 10 osasun-ekipo gehiago ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa