(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidentea Nafarroako Gobernuko 2006an erretiratu direnen omenezko ekitaldiaren buru izan da

osteguna, 2007.eko urtarrilak 25

Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma, Kultura eta Turismo Departamentuaren egoitzan gaur goizean ospatu den Nafarroako Gobernuko 2006an erretiratu diren 345 langileen omenezko ekitaldiaren buru izan da. Horiei, urte beran hilako 16 pertsonak gehitu behar zaizkie.


Omenaldiaren irudia

Omenaldiaren irudia ( irudia handitu )

Ekitaldian, 12.30ean izan dena, Presidentearekin batera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Alberto Andérez González, eta Funtzio Publikoko Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza, izan dira.


Ekitaldia zela eta, omendutakoei Foru Komunitateko ezkutua duen insignia bat eta diploma bat eman zaie. Ondoren, Sanz Presidenteak hitz batzuk eskaini dizkie bertaratuei. Presidenteak esan duenez, ekitaldia bere karguagatik izan den ekitaldirik hunkigarriena da, bilera bero eta egiazko bat baita, familia elkartzearen antzeko giroa duena.



Diplomak eman dira

Miguel Sanzek diploma Ángel Solchagari eman dio. ( irudia handitu )

Bere hitzaldi laburrean, Presidenteak erretiratutako funtzionarioei bere esker ona azaldu die, hamarkadetan "herritarrek maitatzen eta errespetatzen duten Nafarroako Gobernuko motorra izan baitira". Beren lana eskertu ostean, 2007an Nafarroako Foruaren Hobekuntzaren 25. urteurrena 2007an ospatzen dela gogorarazi du, Foru Komunitatean oso garrantzitsua izan den prozesuaren garaia adierazten baitu. Gaurkoan ere omenaldia merezi zuten 16 hildakoenganako hitz batzuk ere eskaini ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa