(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


1,8 milioi euroko inbertsioak onartu dituzte Etxarri-Aranatz, Irurtzun eta Urdiaingo herrientzat

ostirala, 2007.eko urtarrilak 26

Toki Administrazioko kontseilariak, Aberto Catalán Higuerasek, guztira 1.800.534 euroko inbertsioak onartu ditu Etxarri-Aranatz, Irurtzun eta Urdiainen, Tokiko Azpiegituren Planaren barruan, egingo dituzten obretarako. Inbertsio horri Nafarroako Gobernuaren 1.119.014 euroko diru-laguntza osoa dagokio.


Zehazki, Etxarri-Aranatzen kasuan, Foru Gobernuak 94.737 euro emango ditu Arkuetabide, Sagarmiñena eta Malkorramendi kaleetako hornidura eta saneamendu-sareak berritzeko egingo duten 156.993 euroko inbertsioari. Hornidura-sare berria 100 eta 200 mm-ko diametroko giltzadura automatiko flexiodun galdaketa harikorreko hodiekin egitea aurreikusten da eta ureztatze-hartuneak eta suen hidrante lurperatuak ere bai. Bestalde, Nafarroako Gobernuak proiektuak eragingo dituen kaleetako zolaketa ere 270.200 eurorekin lagunduko du; horretarako 386.000 euroko inbertsioa egin da.


Irurtzunen kasuan, Toki Administrazioko departamentuak 187.926 euroko inbertsioa 113.403 eurorekin lagunduko du. Inbertsioa herriko Aldapa kaleko sareak berritzeko da. Ekimena, zehazki, gaur egun dagoen hornidura eta gorotz-saneamendu sareari buruzkoa da, eta baita egun dauden sare guztien konexioari, hartuneen berritzeari eta hodi nagusi guztien lan-osagarriei buruzkoa ere. Halaber, 200.003 eurorekin lagunduko da (285.719 euroko inbertsioari) Aldapa kaleko zolaketa. Obrek kalean eragina izango dute eta zolaketa espaloietan galtzada-harria jarriz, aparkalekuetan galtzada-harriz zintaztatutako hormigoia eta errodadura dagoen eremuetan beroan aglomeratua jarriz.


Azkenik, Urdiainen, Nafarroako Gobernuak 231.603 euroko diru-laguntza emango du hornidura eta saneamendu-sareak berritzeko hirugarren faserako. Inbertsio osoa 383.799 eurokoa izan da. Halaber, 280.068 euroko diru-laguntza emango da aipatutako obrek eragingo dituzten kaleetako zolaketa egiteko bigarren fasean egin den 400.097 euroko inbertsiorako.






Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa