(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


César Borgia, Hilarión Eslava, Pío Baroja, artea, karlismoa eta Fitero, "Nafarroa 2007. Zure hitzordu kulturala" ekimenaren ardatzak

ostirala, 2007.eko urtarrilak 26

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, Departamentuko zuzendari nagusiekin batera, Camino Paredes Giraldo eta Carlos Erce Eguaras, gaur goizean "Nafarroa 07. Zure hitzordu kulturala" ekimenaren programazio berezia aurkeztu du. Ekimenaren ardatz nagusiak Pío Barojaren oroimena, karlismoaren inguruko I. Ikerketa Jardunaldiak, "Arte garaikidearekin elkargunea" zikloa eta "Fitero, monasterio zistertarra eta bere ondarea" erakusketa dira.


Nafarroa 07

“Nafarroa 07. Zure hitzordu kulturala” ekimenaren kartela. ( irudia handitu )


César Borgiaren heriotzaren V. mendeurreneko ospakizunaren programa pasa den astean Vianako alkatearekin batera aurkeztu zuten, eta ekitaldiari Hilarión Eslavaren jaiotzaren II. mendeurrena gehitu behar zaio; 2007ko urriaren 21ean ospatuko dena. Interprete eta konpositore, Hilarión Eslava Isabel Katolikoaren gurutze handiaren zaldun izatera heldu zen, Karlos III.aren komendadore eta San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako kidea. Efemeridea dela eta, hainbat ekitaldi kultural ospatzea aurreikusi da eta horietarako, Kultura eta Turismo Departamentuak Burlatako Udalarekin lan egingo du. Horrela, martxoan bere ondarea eta figurari buruzko erakusketa bat inauguratuko dute "Hilarión Eslava: Burlatar Unibertsala" izenburupean. Azaroan ere bere izena daraman Musika Astearen barruan kontzertu berezi bat egongo da, eta hainbat argitalpen antolatu dira.


Gainera, 2007an, Pío Barojaren (1872-1956) irudia gogoratu eta omenduko da, "Baroja familiak orokorrean, eta Pío Barojak zehazki, Foru Komunitatearekin izandako eta jarraitzen duten lotura zuzenak gogoratzearren", Corpas kontseilariaren hitzetan. Horretarako, Nafarroako Museoan martxo eta maiatzera bitarteko erakusketa bat egongo da, Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Oroipen Kulturalen Sozietateak antolatua. Erakusketak Donostiako idazlearen bizitza eta ibilbide literarioa azalduko du 200 pieza baino gehiagoren bidez; horien artean, argazkiak, eskuizkribuak, eskutitzek, erretratuak, pinturak, eta bere liburuen lehen argitalpenak eta bere inguruan zebiltzan idazleenak daude. Erakusketa Joaquín Puig de la Bellacasak zuzendu du eta Pío Caro Barojaren, eta Pío Caro-Baroja Jaureguialzo eta Carmen Caro-Baroja Jaureguialzoren aholkularitza izan du.



Bertan, Kultura eta Turismo Departamentuko egoitzan, Ikerketa Barojiarren Kongresu bat egongo da Ramón Tamamesek, UAMeko Ekonomia katedraduna eta EBko Jean Monnet Katedrako irakaslea, zuzendua. Programan, prentsa-ohar honekin batera dagoena, ondorengo pertsona hauek gonbidatu dituzte parte-hartzera: Mario Vargas Llosa, Fernando Sánchez Dragó, José Luis Gutiérrez, José María Vaz de Soto, José Carlos Mainer, Tomás Ortiz Valero, Angel Basanta, Pedro Rodríguez, Víctor Márquez Reviriego, Eduardo Mendoza, Andrés Trapiello eta Pío Caro Baroja.


Bestalde, Karlismoaren inguruko Ikerketa Jardunaldiak ere hasiko dira. Jardunaldiak, Erdi Aroko Ikerketa Astea bezalaxe, eredu zientifiko bihurtzea nahi da historiaren zati horretan sakontzeko helburuarekin. Jardunaldiak urtero ospatuko dira eta Lizarran izango dira. Lehen edizioa irailaren 18tik 21era izango da.

Erakusketak


2007an ere, beste erakusketa ziklo bat hasiko da, Arte Garaikidearekin elkargunea izenekoa. Bere helburua diziplinaren ikuspegi zabal eta osoa ematea da. Zikloaren lehen edizioak hiru erakusketa izango ditu eta Baluarteko Harresiaren Aretoan erakutsiko dira; erakusketak martxotik aurrera hasiko dira. Lehen erakusketa martxoa eta ekaina bitartean izango da, eta bertan, Juan Manuel Bonet kritikoak Nafarroako arte garaikideari buruz duen ikuspegi pertsonala eskainiko du. Bigarren erakusketa, Markus Lüpert artistari eskainia, ekaina eta uztaila bitartean izango da, eta Kosme de Barañanok zuzenduko du. Hirugarren eta aurtengo zikloaren azken erakusketa urria eta abendua bitartean izango da, eta Espainiako arte garaikideari eskainia izango da, María de Corralen begiradak aztertuko duena.


Azkenik, martxotik aurrera, Fiteroko Monasterioak bere ateak irekiko ditu ornamentazio-artearen inguruan duen ondarea ezagutarazteko. Penintsula Iberikoko lehen monasterio zistertarra izanez gain, Fiterokoa Zistertar Ordenako Monasterio bakarrenetakoa da bere ornamentazio-artearen ondarea gordetzen duena. Erakusketa Fiteroko Monasterio osoaren zaharberritze-lanen atarikoa da, jada zaharberritze-lanen lehen pausuak ematen ari baitira.


Corpas kontseilariak esan duenez, programazio guztiaren promozio turistikoaren esfortzua egingo dute, besteak beste, Fitur 2007an Nafarroak egingo duen eskaintzaren barnean sartuko baita.

Dokumentazioa:
Ikerketa Barojiarren Kongresua

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa