(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Espainiako langabezi tasa baxuenarekin amaitu zuen 2006 urtea ostirala, 2007.eko urtarrilak 26

Armendariz kontseilariak azken urtean pertsona langabetuen kopurua 4.000 pertsonatan jaitsi dela nabarmendu du


Jose Javier Armendariz Quel Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak 2006ko laugarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuak baloratu ditu gaur eguerdian. Estatistikako Institutu Nazionalak eman ditu aditzera gaur datu horiek, eta zera adierazten dute, iaz Nafarroak Espainiako langabezi tasa baxuenarekin amaitu zuela urtea. Armendariz kontseilariak azken urtean pertsona langabetuen kopuruak 4.000 pertsonatan egin duela behera nabarmendu du.


Nafarroako langabezi osoaren tasa %4,58koa da, Espainiako baxuena alegia; gizonezkoen langabezi tasa %2,29koa da (Estatuko baxuena baita ere); eta emakumezkoen langabezi tasa, berriz, %7,69koa da, Aragoiren eta Balearren atzetik hirugarren baxuena. Datu horiek langabezi tasa nazionalen bestelakoak dira, horiek %8,30 (tasa osoa), %6,06 (gizonezkoen tasa) eta %11,36 (emakumezkoen tasa) direlarik.


Hala, pertsona langabetuen kopurua 13.800ekoa da Nafarroan. Horietatik 4.000 gizonezkoak dira eta 9.800 emakumezkoak.Foru Erkidegoan langabetuen kopuruak 4000 pertsonatan egin du behera azken urtean. Beherakada %22,5ekoa da eta zifra hori batez besteko nazionalaren %1,6arekiko bereizten da.


Kontseilariak onuragarritzat jo du Nafarroan bizi den populazioaren bilakaera.Ekitaldiaren amaieran Nafarroan bizi diren pertsonak 287.500 dira. Horietatik 169.400 gizonezkoak eta 118.100 emakumezkoak dira.


Behin-betikotasun tasak izan duen igoera ere nabarmendu du kontseilariak. Izan ere, ekitaldiaren amaieran %29koa izan baita, batez besteko nazionalaren (%33,8) azpitik 4,8 puntutara kokatuz. Jose Javier Armendarizek "beherakada esanguratsua baina nahikoa" dela adierazi du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa