(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak asteburu guztirako iragarri dituzten izozteak direla eta, arreta izatea gomendatzen du

ostirala, 2007.eko urtarrilak 26

Elurra kentzeko berrogeita hamar makina gatza ari dira botatzen arazoak dituzten puntuetan eta datozen orduetan, bigarren mailako sareko elurra kentzeko lanak bukatzea espero dute


Sakanako Autobia, Irurtzunen

Sakanako Autobiak gaur goizean, Irurtzunen parean, zuen itxura. ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuak herritar guztiei, Nafarroan asteburuan espero diren tenperatura baxuak direla eta, arreta izateko gomendatzen die. Gaur goizean, adibidez, 7,30ean, Belateko estazio meteorologikoak -10º markatzen zituen eta Remendiakoak (Zaraitzu) -9º.


Gomendio nagusienak ondorengo hauek dira:


- herritarrei orokorrean: hotz gehien egiten duen orduetan kalera irtetea ekidin, batez ere, haur eta zaharrek, eta eguneko orduetan ondo babestuta eta oinetako egokiekin. Ibiltzerakoan, kontu izan bidean egon daitezkeen izotz-plakekin.


- gidatzaileei: errepidera behar den bezala ekipatuta irten eta arretaz gidatu, errepidearen errealitatearen arabera abiadura gutxituz, segurtasun distantzia handiagoak utziz eta izotza errepideetan beti ez dela ikusten kontuan izanez.


- Pirinioetara joateko asmoa duten mendizale eta eskiatzaileei: gogoratu elur-jausiak izateko arriskua 3/5 mailan dagoela, beraz, eskiatzea nahi bada, horretarako dauden pistetan soilik egin behar da.


- Eraikuntza pribatu edo publikoen jabe edo arduradunei: estalkietan metatutako elur kopurua eta erlaitzetatik eror daitezkeen izotz-plakak berrikusi. Edozein arazo izango balitz, Sos Nafarroa 112ra abisatu.

Kateak behar dituzten mendateak edo oraindik itxiak daudenak gaur irekiko dira


Gaur lanean ari dira Nafarroako Gobernuko elurra kentzeko 54 makina eta asteburuan ere horrela arituko dira, gatza zabalduz (egunero 1.500 tona inguru) Nafarroako errepide-sareko lekurik arriskutsuenetan, gidatzaileen segurtasuna bermatzearren.


Badaezpadako lanak Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren laguntza izango du; gaurko, Nafarroako errepideetan Foruzaingoaren 31 patruila goizez egotea aurreikusi da, 26 patruila arratsaldez eta 12 gauez. Guardia Zibilak, bere aldetik, goizean 22 trafiko-patruila izango ditu, 20 arratsaldez eta 11 gauez; beharrezkoa balitz, egun guztian ehun segurtasun-patruilen babesa izango dute.


Nafarroako Gobernuak itxiak jarraitzen duten mendateen errepideak gaur irekitzea aurreikusten du (gaur eguerdiko 13etan Artesiaga eta Aralarko San Migel ziren) eta baita kateak behar dituzten mendateetakoak ere (Urkiaga eta Urbasa).

Neguan errepideak Erabilgarri mantentzeko Planaren Koordinazio Organoaren bilera


Gaur goizeko 9etan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Álvaro Miranda, Nafarroako Jauregian ospatu den Neguan errepideak Erabilgarri mantentzeko Planaren Koordinazio Organoaren bileraren buru izan dira. Bileran, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Herri Lanak, Barnea, Hezkuntza, Gobernuko Eledunaren Bulegoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia izan dira; eta Gobernuko Ordezkaritzaren, A-12 eta AP-15aren esleipendun enpresen, Iruñerriko Mankomunitatearen eta trafiko-poliziaren hiru polizia garrantzitsuenen ordezkariak: Guardia Zibila, Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa.


Bertan, errepideetan egon daitekeen izotzaren aurka hartu beharreko neurriak zehaztasunez aztertzeaz gain, Iparraldeko (N-1), Sakanako (A-10), Leitzarango (A-15) eta Bideko (A-12) Autobietan eta Iruñeko ingurabideetan bertan zeuden lau koordinazio-organoak jasotzea erabaki dute.

Normaltasuna Nafarroako ikastetxeetan


Nafarroako sare publikoko ikastetxeek normaltasunez bizi dute gaurko eguna; bere ateak itxi behar izan dituen ikastetxerik ez da egon. Ikasleak falta zirela sai ikastetxetan bakarrik nabaritu da: Berriozarreko "Mendialdea" (720 ikasletatik 12 ikasle falta izan dira), Burlatako "Askatasuna" (546 ikasletatik 20 falta izan dira), Leitzako "Amazabal" (204tik 50), Lekunberriko ikastetxea (202tik 51), Lesakako "Irain" (138tik 10) eta Zudaireko "Amescoas" (22 ikasle falta izan dira).


Hitzartutako ikastetxeen sarean Arbizu-Etxarri Aranatzeko "Andra Mari" ikastola itxita egon da eta Altsasuko "Seminario Sagrado Corazón" ikastetxeko 230 ikasletatik ehun inguru falta izan dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa