(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foruzaingoaren kanpaina ibilgailuen segurtasun-uhalaren erabilera egokia egiaztatzeko

astelehena, 2007.eko urtarrilak 29

Gaur goizean hasi eta datorren igandera arte luzatuko da


Foruzaingoak gaur hasi du segurtasun-uhalaren erabilera eta haurren atxikitze-sistemen kontrolerako kanpaina. Oraingoan, segurtasun pasiborako diren elementu horiek 50.000 ibilgailutan erabiltzen dituzten egiaztatu nahi dute. Horren bidez, pasa den urteko irailean indarrean jarri zen araua, hau da, kamioi eta autobus gidari eta bidaiariek, ibilgailuak baditu, segurtasun-uhala erabiltzea derrigorrezkoa dela esaten duen araua betetzen dela ere egiaztatuko dute.


Kanpaina zehatz hori datorren igandera arte, otsailaren 4ra arte, luzatuko da. Epe horretan, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioak, Iruña eta Tuterako polizia-etxeetan, goiz eta arratsaldeetako zerbitzua egiten duten patruila guztiei eguneroko kontrolak planifikatu dizkie.


Patruilek burutuko dituzten kontrolak era estatikoan eta dinamikoan egingo dira. Estatikoa zirkulaziorako abiadura handia ez duten puntuetan egingo dituzte, adibidez, errotondetan, autobia edo autopisten irteeretan, ordainlekuetan eta herrien sarrera eta irteeretan jarriko da. Kontrol dinamikoak, berriz, ezaugarri polizialak dituzten edo ez dituzten ibilgailuetatik egingo dira.


Horrela, gutxienez 50.000 ibilgailu kontrolatzera iritsi nahi da, pasa den azaroan, Foruzaingoak antzeko kanpainan egin zuen modura. Orduan, trafikoa zaintzen zuten agenteek, guztira, 150 euroko isunekin 189 ibilgailu gidari eta erabiltzaile zigortu zituzten. Gainera, puntukako sistema indarrean dagoenez, arau-hauste horrek 3 puntu kentzen dizkio txartelari.


Araudi berriaren aplikazioa


Kanpaina horretan, Foruzaingoak pasa den irailaren 6an indarrean jarri zen Zirkulazio Araudiaren aldaketa aplikatuko dute. Araudi berriak aldaketa handiak ditu segurtasunari dagokionean. Nabarmenenak honako hauek dira:


- 1,35 m arte, aulkitxoa beharrezkoa da: bederatzi eserleku dituzten ibilgailuetara arte, 1,35 baino gutxiago neurtzen duten pertsonek beren altuera eta pisuari egokitutako atxikipen-sistema homologatua erabili behar dute. 1,35 eta 1,50 metro bitartean, atxikipen-sistema gisa segurtasun-uhala erabil dezakete. 1,35eko altuera gaindituko balute, 12 urte baino gutxiago izanda, kopilotuaren eserlekuan joan daitezke uhalarekin.


- Haurdun dauden emakumeak, uhalarekin: lehen, haurdun zeuden emakumeek, hala zeudela egiaztatzen zuen medikuaren agiriarekin, uhala erabiltzea ez zuten derrigorrezko. Osasun eta Kontsumo Ministerioaren proposamenari jarraiki, fetuarentzat segurtasun uhala ez eramateagatik arrisku gehiago dagoela antzeman ondoren, aipatutako salbuespena kentzea erabaki da.


- Autobusetan, derrigorrezkoa: autobusetan eta 9 eserleku baino gehiago dituzten ibilgailuetan, derrigorrezkoa da uhala erabiltzea, beti ere ibilgailuek baldin badituzte. Matrikulazio berria duten autobusek uhalak izan behar dituzte 2006ko urritik aurrera. Ikastetxeetako garraioan, pasilloaren ondoan dauden eserlekuetan 16 urte baino gutxiagoko haurrek erabili ahal izango dituzte, beti ere, segurtasun-uhala badute.


- Hau bat, eserleku bat: lehen, ibilgailu batean joan zitezkeen pertsonen kopurua aipatzerakoan, hamabi urte bitarteko haurrak eserleku erdi gisa kontatzen ziren eta bi urte beherakoak, heldu batek zainduta, ez ziren kontatu ere egiten. Araudia aldatzerakoan, artikuluaren zati hori kendu da, Europako arautegiarekin eta atxikitze-sistemaren erabilpenarekin bateraezina zena. Orain, edozein adinetako haur guztiek eserleku bat okupatzen dute.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa