(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


EGAren deialdirako matrikula-epea ireki da

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 31

Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, bihar, otsailak 1, EGAren (Euskara Gaitasun Agiria) 2007ko deialdian parte-hartzeko matrikula-epea irekiko du.


Matrikula otsailaren 16ra arte, egun hori barne, egin ahal izango da hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan, Santo Domingo kalean dagoena, 8:30etik 14:30era. Izena emateko prezioa 32,15 eurokoa da (lehen kategoriko familia ugarien kasuan 16,10) eta funtzionarioen 25 urtetik beherako seme-alabentzat eta bigarren kategoriako familia ugarientzat, matrikula doakoa izango da. Informazio gehiagorako, interesa dutenak Euskara Zerbitzura joan daitezke (Santo Domingo kalea, 8) edo 848 42 66 13 edo 848 42 65 93 telefonoen bidez eska dezakete, edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora EIBZra joan daitezke (Mokarte parkea, z/g, Uharte), 948 36 10 93 telefonoa duena. Web orria ere kontsulta daiteke: http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ega edo http://www.pnte.cfnavarra.es/estudiante/ega.


Azterketak atariko proba, proba idatzia eta ahozko proba izango ditu.


Lehenak test moduko 90 galdera izango ditu normalean erabiltzen diren eduki gramatikalen eta hizkuntza-baliabideen bidez, hizkuntzaren ezagutza ebaluatu ahal izateko. Bigarrenak bi atal ditu eta azterketa egiten duenak idazki motz bat idatzi beharko du (gehienez 100 hitzeko eskutitza, oharra edo antzekoa) eta beste bat luzea (epaimahaiak proposatutako gai baten inguruko idazki bat gutxi gorabehera 300 hitz izango dituena). Azkenik, ahozko proban 5 minutuko azalpen bat egin beharko da epaimahaiak proposatutako gaiaren inguruko laburpena izango dena; gainera, azterketara aurkeztu diren hainbat kideren arteko 10 minutuko eztabaida ere izango da.


Atariko proba 100 punturen arabera kalifikatuko da eta proba gainditzeko 65 puntu behar dira. Azterketaren gainontzeko probak gai/ez gai modura kalifikatuko da, eta beharrezkoa da azterketaren atal guztiak gainditzea titulua lortu ahal izateko.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa