(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Miguel Sanz "NavarraTV.com" kanalaren hasiera-ekitaldian izan da

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 31

New Yorken egiten ari den bisitaren bigarren egunean, Miguel Sanz Presidentea "NavarraTV.com" kanalaren aurkezpenean izan zen, Foru Komunitateari eskainitako Internet bidezko lehen telebista kanala.


"NavarraTV.com" kanalaren aurkezpena

Ezkerretik eskuinera, Juan Ignacio Tabar, Miguel Sanz eta Michael Amigot "NavarraTV.com" kanalaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

"NavarraTV.com" ekimena New Yorken bizi den Michael Amigot enpresaburu nafarrarena, Amigotcorp eta IBLNews Interneten espezializatutako enpresen Kontseilari Eleduna, eta Juan Ignacio Tabarrena, Tagomedia ekoizte-etxearen Kudeatzailearena, da.


Michael Amigotek ekimen berria, www.navarratv.com helbidean kontsulta daitekeena jada, honela deskribatu zuen: "eskaeraren menpeko kanala, Foru Komunitatearen errealitatea islatzen duten kalitatezko edukiekin eta erabiltzaileak ordutegitik kanpoko kontrola duen lekua". Halaber, "NavarraTV.com" kanalaren jarraitzaileek, bertatik, beraiek egindako bideoak ere zabaldu ahal izango dituztela nabarmendu du.


Telebista kanalaren puntu indartsuenetariko bat Nafarroako Gobernuaren igorpen-lizentzia duten hiru telebistek, Canal 4, Canal 6 eta Popular TV telebistek, bertatik beren albistegiak eta gaurkotasunezko programak ematen dituztela da.


Aurkezpen-ekitaldian, New Yorkeko "W – Union Square" hotelean egin zena, Sanz Presidenteak ekimenaren sustatzaileak zoriondu zituen telebista gaiean dauden joera berriei aurrea hartu izangatik; telebista, Sanzek esan zuenez, "geroz eta gehiago Internet bidez eta telefonoaren elementu berrien bidez iritsiko da". Miguel Sanzek kanal berriak Nafarroa kanpoan promozionatzeko emango duen aukera nabarmendu zuen, eta hemendik aurrera, Nafarroan bizi direnek edo bidaian daudenek Komunitateko berri guztiak era azkar eta doakoan izateko aukera izango dutela azpimarratu zuen. Gobernuko Presidenteak "Navarratv.com" kanala Amerikan dauden nafar komunitateen bilgune bihurtzea nahiko luke, beren irudiak zabaltzeko aukera ere emango bailieke.


Juan Ignacio Tabarrek azpimarratu zuen "Navarratv.com" New Yorken dagoen enpresaburu nafar baten eta Iruñeako ekoizpen-etxe baten ekimena dela eta Nafarroako telebista kateek azaldu duten etorkizuneko ikusmena nabarmendu zuen hemendik aurrera web bidez beren lanak zabaldu ahal izango dituztela ikusi baitute. Tabarrek esan zuen bezala, hemendik aurrera, Nafarroako albistegiak eta gaurkotasunezko programak Singapur edo Pekinen ikusi ahal izango dira, baina baita Canal 4, canal 6 edo Popular TV kateak jasotzen ez dituzten Nafarroako herrietan ere.


Sanz Presidentea eta Armendáriz kontseilaria Ada Upategiko ordezkariarekin.

Sanz Presidentea eta Armendáriz kontseilaria Ada Upategiko ordezkariarekin; “Red Guitar” ardoa EEBBetan gehien saltzen den Espainiako laugarren ardoa da. ( irudia handitu )

Nafarroako salmenta gehiago EEBBetan


Bestalde, Komertzio Ganberak antolatutako eta SODENAk finantzatutako "Nafarroaren III. Astea EEBBetan" arrakastatsua izaten ari da, banatzaile, inportatzaile, sommelier, jatetxeetako kudeatzaile eta kazetari gastronomikoen asistentziari dagokionez. Astearte arratsaldean, "W – Union Square" hoteleko aretoak, Nafarroako hogeita hiru upategi eta nekazaritza eta abeltzaintza enpresentzako luxuzko erakusleiho bihurtu ziren. Bertaratutako ordezkariek beren produktuenganako interesa zuten pertsonen kopuru handia azpimarratu zuten.


Nafarroako Komertzio Ganbera eta Industriako Nazioarteko Leihatila Bakarraren zuzendariak, Amaya Arizek, bere poztasuna adierazten zuen produktuen promozioak EEBBetan lortzen ari den sendotze prozesuagatik bere hirugarren aste honetan, eta salmenten gorakadarekin lotzen zuen. Ganberak dituen datuen arabera, 2005ean Nafarroako upategiek Iparramerikara 700.000 litro ardo saldu zituzten, eta 2006an milioi bat litroko muga pasa zuten.


Amaya Arizen esanetan, EEBBetan ardoa saltzeko bete behar diren neurriak zorrotzak izanda ere, merkatu horretan "denok egon nahi dugu, handia delako eta ikuspegia zabaltzen duelako". Komertzio Ganberako ordezkariak, halaber, datorren ostegun eta ostiralean San Frantziskon egingo diren promozio-ekimenengan konfiantza duela adierazi zuen, eta ondorio oso positiboak izatea espero du, Kalifornian "ardoaren kulturak" duen errotze handia ikusirik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa