(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere eskaintza turistikoa eta sektoreko argitarapen berriak aurkeztu ditu FITUR azokan osteguna, 2007.eko otsailak 1

Corpas kontseilariak eta Iruñako Alkatesak Foru Erkidegoaren xedeen eta bi erakundeetako jardueren berri eman dute


Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Iruñako alkatesa, Yolanda Barcina Angulo, goiz honetan prentsaurrekoan agertu dira FITUR azokako Nafarroako Gobernuaren erakustokian Foru Erkidegoko eskaintza turistikoaren eta hiriburuko Udalak ekin egindako hainbat jardueren berri emateko.


Corpas kontseilariak adierazitakoaren arabera, Nafarroak, 2006. urtean, milioi bat bisitari baino gehiago hartu zuen. Hori dela eta, bere eskaintza turistikoa zabaldu du produktu berrien bidez. Horiekin jende sektore desberdinen eta merkatuko nitxoen eskaerari aurre egin nahi zaio. Turismo aktiboaren esparruari dagokionez, Erkidegoak euren proposamenetan hegaztien behaketa, mendi-ibilerak eta errepideko zein mendiko bizikleta ibilbideak eskainiko ditu. Halaber, golfarekin lotutako produktu berri bat ere aurkeztuko du, "Golf & Gourmet": kirol hau gastronomiarekin lotzen duen eskaintza bat.


Udako proposamen nagusienetariko bat "Nafarroa 07. Zure hitzordu kulturala" izeneko programazio berezia izango da. Hura ohiko programazioarekin batera eskainiko da, eta bertako ardatz nagusiak César Borgia eta Hilaríon Eslava-ren mendeurrenak, Pio Barojaren oroipena, karlismoari buruzko azterketaren I. Jardunaldiak, "Arte garaikidearen topalekua" eta "Fitero, monasterio zistertarra eta bere legatua" izeneko erakusketa izango dira.


César Borgia-ren heriotzaren V. Mendeurrenarekin batera (horren programa aurreko astean aurkeztu zen Vianako alkatearekin batera) Hilario Eslava-ren jaiotzaren II. Mendeurrena ospatuko da. Azken hura 2007ko urriaren 21ean izango da. Horretaz gain, 2007. urtean, Pio Baroja (1872-1956) oroitzeko omenaldia egingo zaio Nafarroako Museoan martxotik maiatzera arte eskainiko den erakusketa batekin eta Barojari buruzko azterketen Batzar batekin. Bestalde, irailaren 18 eta 21 bitartean, Karlismoari buruzko Azterketaren I. Jardunaldiak antolatuko dira. 2007. urtean "Arte garaikidearen topalekua" izeneko erakusketa programari ere hasiera emango zaio. Horrek Nafarroako arte garaikideari, Markus Lüpert-i eta Espainiako arte garaikideari buruzko erakusketak eskainiko ditu, Juan Manuel Bonet-ek, Cosme de Barañano-k eta Maria de Corral-ek koordinatuta, hurrenez hurren. Azkenik, martxotik aurrera, Fiteroko Monasterio zistertarraren ondarea ikusi ahal izango da.


Argitalpenei dagokienez, Pirinioetako, Iruñako Arroako eta Erdi Zonaldeko eta Erriberako turismoa, gastronomia eta folklorea eta tradizioei buruzko informazioa eskaintzen duten lau liburuxka argitaratu dira.


Beste liburuxketako baten gai nagusia Erkidegoko lau zonaldetako landa-turismoa da: Pirinioak, Iruñako Arroa, Erdi Zonaldea eta Erribera. Horietako bakoitzak atal bat dauka eta bertan zonaldeari buruzko informazioa ematen da, alegia: zein jarduera burutu daiteke, bertako gastronomia eta ostatuak: landa-etxeak, apartamentuak, hotelak eta kanpinak.


Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroan zehar banatutako 50 ibilbide biltzen dituen liburuxka bat argitaratu du. Ibilbide bakoitza orrialde batean adierazten da, eta bertan, horri buruzko informazio praktikoa eta informazio turistikoa eskaintzen da.


"Golf & Gourmet" argitarapenak (20 orriekin eta 7.000 aleko tirada batekin) Nafarroako golf zelaien eskaintza (3) eta eskaintza gastronomikoa eta enologikoa erakusten du.


"Nafarroa bizikletaz" argitarapenak Nafarroatik zeharreko errepideko bizikletako 22 ibilbide eta zortzi etapaz osatutako Foru Erkidegoaren inguruko bira bat eskaintzen ditu. Etapa horietako hiruk aukerazko beste etapa bat dute. Nafarroako ibilbidea mugarri turistiko nagusietatik zehar ibiltzen da eta ibilbideak beti bigarren mailako errepidetatik garatzen dira. Halaber, seinaleztatutako BBT bost ibilbide ere hartzen ditu barne. 88 orrialde ditu eta 10.000 ale argitaratu dira.


"Hegaztiak Behatze Entitateak" argitarapenak 3.000 aleko tirada bat dauka, eta aurretik mapekin eta kokapenekin, eta Erkidegoko hegazti-faunarekin argitaratutako liburuxkei lotzen zaie. Bertan, Nafarroako Behatze Klubean parte hartzen duten entitateak agertzen dira.


"Nafarroa 07, zure hitzordu kulturala" argitarapenean 2007. urterako eskainitako proposamen kulturalen laburpen bat biltzen da. Bertan, hainbat gertaera aipatzen da, besteak beste: César Borgia, Pío Baroja eta Hilarión Eslava-ren heriotzako mendeurrenak, 2007. urteko erakusketa eskaintza, "Fitero, Monasterio Zistertarra eta bere legatua" eta "Arte Garaikidearen Topalekua" programaren erakusketekin. 3.000 aleko tirada batekin, FITUR azokan aurkezteko argitaratu da eta turismo kulturalari buruzko erakustokian banatuko da.


 Nafarroako Ostatu Turistikoen Gida Ofizialak, Nafarroako hainbat zonalderi buruzko informazio turistikoaz gain, zenbait atal hartzen du barne. Bertan, ostatu mota desberdinak desberdintzen dira, mugikortasun murriztua dutenei egokituta daudenak aipatzen ditu eta landa-turismoa lantzen duten erakundeen eta turismo- eta kultura- jardueren berri ematen du. Argitarapena (25.000 aleko lehenengo tirada bat egin da) hizkuntza anitzeko formatuan argitaratu da 8 hizkuntzetan: gazteleraz, euskaraz, katalanez, frantsesez, ingelesez, italieraz, alemanez eta holandesez. Gidan Nafarroako Erregistroan izena emandako ostatu turistikoen enpresa guztiak aipatzen dira. Aipatutako Erregistroan, 2006. urtea amaieran, guztira 1.052 ostatu enpresa, 606 landa-etxe, 239 ostatu eta pentsio, 86 hotel, 72 apartamentu turistiko, 27 aterpetxe turistiko eta 22 kanpin hartu zituen barne.


25.000 aleko tirada batekin, "2007ko jatetxeen eta kafetegien gidan" Turismo Sailak baimendutako jatetxe eta kafetegi guztiak biltzen dira eta establezimenduaren datuak, sukalde mota eta gutxi gorabeherako prezioa aipatzen dira. Lehenengo aldiz, ostatu hartu ez duten pertsonei jantoki-zerbitzua eskaintzen dieten hotelak hartu dira barne.


"Santiagorako Bidea" liburuxka gazteleraz (50.000 ale), ingelesez (10.000 ale), frantsesez (10.000 ale), alemanez (50.000 alde) eta italieraz (5.000 ale) argitaratu da.


Bestalde, "Kalitate Ziurtagiriko Zerbitzu Turistikoen 2007ko Gida Ofizialak" bisitariari Espainiako Turismo Kalitateko Erakundeak (ICTE), euren zerbitzuen kalitatea dela eta, saritutako ostatu enpresen, jatetxeen eta zerbitzu turistikoen zerrenda bat eskaintzen dio. Nafarroan, 19 hotelek eta apartamentu turistikok, 21 landa-etxek, 4 jatetxek, 2 bainuetxek, turismo kanpamentu 1, babestutako bi gune naturalek (Bertiz Jaurreria eta Foz de Lumbier), 29 bidaia-agentziak, eta Iruñako eta Bertizeko informazio turistikoko bulegoek jaso duten aipatutako ziurtagiria.


 Argitarapen horiekin batera sustapen multimediako beste bi erreminta berri kaleratu dira: CD bat: 25.000 ale argitaratu dira, eta bertan ostatuen eskaintza aurkezten da. Bilaketa bilatzaileen bidez egiten da, turismoko web orrian agertzen den bezala. Horretaz gain, Nafarroako zonaldeei eta ibilbide turistikoei buruzko informazioa, mapak, jarduera, enpresak, harkor agentziak, elkarteak, partzuergo turistikoak eta turismo bulegoak eskaintzen ditu.


Iruñako jarduera plana


Iruñako alkatesak, bestalde, 2005-2007 urteko Iruñako Turismo Jarduerako Urte Anitzeko Plana nabarmendu du. Nafarroako Gobernuaren finantzazioa jaso du eta horri esker, hiriburuko turismoa sustatzeko estrategia definitzen duen plan bat garatu da. Hain zuzen ere, Kultura eta Turismo Departamentuak eta Iruñako Udalak izaera orokorreko akordio markoa hitzartu zuten, 3 urtez, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera abian jartzeko. Horretarako bi milioi eurotako aurrekontu bat egin da. Kultura eta Turismo Departamentuak aurrekontu horren %50 finantzatu du.


Aipatutako akordioaren ondorioz, 2005. urtean Kultura eta Turismo Departamentuak Iruñako Udalari 220.000 eurotako diru-laguntza eman zion honako jarduerak garatu ahal izateko:


-Iruñako irudia eta erabilera esku-liburua definitzea: Iruñarako eta erabilera esku-libururako marka eta nortasun grafikoa kontratatzea.


-Turismoko Plan Estrategikoa: Egoeraren diagnostiko azterketa kontratatzea edo ildo estrategikoak eta dagozkien jarduerak proposatzea.


-Seinale Turistikoen Plana: Iruñako baliabide turistikoei buruzko informazioa emateko ezarri beharreko seinaleak diseinatzea.


-Entzierroaren ibilbidea: interes turistikoko informazioa biltzeko eta tratatzeko sistemak diseinatzea eta definitzea, adierazle turistikoen koadro bat eskura izateko.


2006. urtean, diru-laguntza 400.000 eurotakoa izan zen eta honako jarduerak izan zituen xede: entzierroko ibilbideari garrantzia emateko proiektua gauzatzea, seinale turistikoen 2. Fasea burutzea, Iruñako jarduera turistikoko Plan Estrategikoa garatzea eta Iruñako markaren irudi berria ezartzeko aurretiko azterketak egitea.


Hauek dira Iruñako Turismo Bikaintasuneko Planaren esparruan, 2007. urtean zehar burutu beharreko jarduerak: Seinale Turistikoen Plana amaitzea, "Iruñako Gotorlekua eta Harresiak" produktu turistikoa garatzea, eta entzierroko ibilbidean eta Santiagorako Bidean garatutako lana zabaltzea. Proiektu horiek burutzeko, 760.000 euro inbertituko dira. Nafarroako Gobernuak, horietatik 380.000 emango ditu.


Corpas kontseilariarekin eta Barcina alkatesarekin batera honako hauek bildu dira: Nafarroako Gobernuaren Madrileko ordezkaria, Salvador Estébanez Eraso; Kongresuaren Nafarroako diputatua, Carlos Salvador Armendáriz; Nafarroako komandante militar ohia, José Sierra Tabuenca; Fiteroko alkatea, Javier Yanguas Fernández; eta Iruñako eta Vianako Turismo zinegotziak, Amaya Otamendi Claramunt eta Mónica García Llanos, hurrenez hurren.

Dokumentazioa:
Noticia completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa