(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Nafarroako kirol instalazioetako oinarrizko esku-liburua" argitaratu da ostirala, 2007.eko otsailak 2

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen bidez, "Nafarroako Foru Erkidegoko Kirol Instalazioetako Oinarrizko Esku-liburua" argitaratu du. Bertan, edozein kirol instalazioaren obra bati ekin egiterakoan kontuan hartu beharreko baldintzak aipatzen dira, (berri-berria egiteko edo berritzeko).


Esku-liburua atal espezifikoetan egituratua dago eta bertan instalazioen, ereduen eta dimentsioen zerrenda bat aurki daiteke dena delako kontzeptua azkarrago aurkitu ahal izateko. Era horretan, erreminta praktiko bat sortu nahi da, kirol instalazio bakoitzari aplikatu beharreko alderdiak aurkitzeko, bai espezifikoetan, eta bai kirol konplexuetan.


Horrela, aurkibidearen bidez, zortzi atal handiek barne hartzen duten adibide praktiko bakoitzari modu arinean eta eraginean gertu nahi du irakurlea. Zortzi atal horietan hainbat alderdi aipatzen da: baldintza orokorrak, kirol ekipamendua, joko-guneko neurriak eta espezifikazioak, aire zabaleko kirol instalazioak, neurri txikiko estalkiak, frontoiak, igerilekuak eta zelai handiak eta atletismokoak.


620 orrialdetan zehar, esku-liburuan argazki, plano eta diagrama ugari ikus daitezke testua errazago ulertu ahal izateko.


Nahi dutenen Udalek, toki erakundeek, klubek eta kirol erakundeek esku-liburua eska dezakete INDJ egoitzan (Arrieta kalea, 25 Iruña). Jendeak Nafarroako Gobernuko Argitarapenen Funtsean eskura izango du (Navas de Tolosa kalea, 21).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa