(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtarrileko langabeziari buruzko datuen bilakaera Nafarroan ostirala, 2007.eko otsailak 2

Lan Departamentuak uste du kopurua igo daitekeela, eta azpimarratu du azken urteko langabezia-jaitsiera (939 langabetu) 2003. urtetik izandako nabarmenena izan dela


Nafarroako Gobernuko Nafarroako Lan Zerbitzuak 2007ko urtarrileko langabeziari buruzko datuak ezagutzera eman ditu gaur goizean. Horien arabera, 1.449 langabetu gehiago izan dira abenduarekin konparatuta (%6,88ko igoera); beraz, guztira, Nafarroan 22.509 langabetu daude (8.605 gizon eta 13.904 emakume). Halaber, Nafarroako Gobernuak aipatu du langabetuen kopurua igo arren, 2007. urte hasieran, Foru Erkidegoan azken sei urteotan izandako langabetu kopurua txikiena dela. 2006. urteko urtarrilarekin alderatuta, azken urtean 939 langabetu gutxiago daude, alegia, %4 gutxiago balio erlatiboetan.


Lan Departamentuko zuzendari nagusi José María Roig Aldasorok adierazi du "oso negatiboa dela urtarrilean izandako igoera, nahiz eta Nafarroako lan merkatuaren urteko bilakaeran aurreikusteko moduko igoera izan. 2002, 2004 eta 2005. urtetan ere 1.400 langabetuetatik gorako igoerak eman dira". José María Roig jaunak ondorengoa adierazi du: "Urtarrilean langabezia igotzea ohikoa da Gabonetako kanpainaren kontratuak amaitu egiten direlako merkataritza eta ostalaritza sektoretan, baita Administrazioko ordezkapen kontratuak ere. Horrez gain, azpimarratu behar da produkzio sektoretan, eraikuntzan langabezia jaitsi egin dela".


Lan Departamentuko zuzendari nagusiak esan du langabeziako datuak baloratzeko, joerak aztertzea garrantzitsua dela: "Horri dagokionez, langabeziaren urtetik urterako bilakaerak, 2005eko azarotik, positiboa izaten jarraitzen du. 2006. urtarriletik emandako langabezia jaitsiera (939 lagun) 2003. urtetik emandako handiena izan da. Azken urtean langabeziak behera egin ondoren, lehenengo aldiz, langabetuen kopurua 23.000 lagunetik beherakoa izan da urtarrilean. Horixe izan da historian izandako zifrarik baxuena. Langabetuen kopuru guztiarekin bezala, langabetuen zifra emakumeengan, gizonengan, eta 25 urtetik gorakoengan eta beherakoengan 2002. urtetik izandako baxuenak izan dira".


2007. urteko urtarrilean 22.022 kontratu erregistratu dira, iaz baino 2.178 gehiago. Halaber, urtarrilean kontratu mugagabeen kopuruak ere gora egin du, 3.357, guztira, hau da: erregistratutako kontratuen %15,2 (2006. urteko urtarrilean %11,8 izan ziren). Roig jaunak azaldu du Estatu mailan ezarritako aldi baterako kontratuak kontratu finko bilakatzeko ohiz kanpoko aldia amaitu ondoren, 2007. urteko urtarrilaren kontratu mugagabeen kopurua iaz baino %42,7 handiagoa izan dela.


Urtarrileko bestelako aldagaiak


Lurraldeko lan unitateen arabera, honela igo da langabezia azken hilabetean: Santesteban (%14,35), Altsasu (%8,23), Iruña (%7,91), Agoitz (%6,79), Tafalla (%6,69), Lizarra (%5,97) eta Tutera (%4,29). Lodosan behera egin du (%4,55).


 Ekonomia jarduerako sektoreen arabera, langabeziak gora egin du beste enpresa jardueretan (ABLE barne), osasun jardueretan, merkataritzan, ostalaritzan, elkarte jardueretan, olgetarako eta askotariko jardueretan, industria metalurgikoan, Herri Administrazioan, hezkuntzan, elikadura industrian eta ibilgailuak egiteko industrian. Eraikuntzan, berriz, behera egin du.


Sexuaren arabera, erregistratutako langabezia-kopurua honela banatzen da: 13.904 emakume, %8,87ko igoerarekin aurreko hilabetearekin konparatuta, eta 8.605 gizon, %3,81eko igoerarekin. Adin taldeen arabera, 25 urtetik beherakoen artean 2.450 langabetu daude (%10,16ko igoera) eta 25 urtetik gorakoen artean, berriz, 20.059 langabetu erregistratu dira (%6,49ko igoera).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa