(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eranskin bat onetsi da Retevisión enpresarekin 1995ean egindako lankidetza hitzarmenean

astelehena, 2007.eko otsailak 5

Nafarroako Gobernuak eranskin bat onetsi du Nafarroako Foru Erkidegoak eta Retevisión erakunde publikoak 1995eko irailaren 22an egindako lankidetza hitzarmenean.


1995eko uztailaren 3ko erabakiaren bidez Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi zuen Nafarroako Foru Erkidegoak eta Espainiako Telebista-Sare Teknikoaren Erakunde Publikoak (Retevisión) sinatzeko, telebista kanalen emisioak Foru Erkidegoko lurraldean hedatzeko 15 urteko epeaz.


Orain egoki ikusten da eranskin bat sartzea hitzarmenaren iraupena bost urte gehiago luzatzeko; haren helburua telebista digitalaren arlora ere zabaltzeko, izan ere, Gobernuaren lehentasunezko helburua baita; eta Opnatel sozietate publikoa (Nafarroako Herri Lanak eta Telekomunikazioak, S.A.) hitzarmenaren subjektu gisa sartzeko, izan ere, bera baita Gobernuaren telekomunikazio zentroak kudeatu eta ustiatu egiten duena.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa