(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tulebras-Malón eta Barillas-Ablitas errepideak hobetzeko lanak kontratatzea onetsi da

astelehena, 2007.eko otsailak 5

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari obrak kontratatu ditzan Tulebras-Malón (NA-3040) eta Barillas-Ablitas (NA-3041) errepideak zabaldu eta hobetzeko helburuz. Aurrekontua 1.598.884,13 eurokoa da.


Alde batetik, obrek NA-3040 errepidea ukituko dute, Tulebras eta Malón (Aragoi) Barillasen barrena lotzen dituena. Tulebrastik Aragoiko mugaraino badira 1.930 metro. Bestaldetik, NA-3041 errepideak Barillas eta Ablitas lotzen ditu eta haren luzera 1.279 metrokoa da. Bertan ere zabaltze eta hobetze obrak eginen dira.


Proiektuaren xehetasunak

Obra hauen helburu nagusia da errepidea zabaldu eta bihurgune batzuk kentzea bideko segurtasun egoera hobetzeko xedez.


Horrela, bada, 4 eta 5 metro bitarteko galtzada batetik 6 metroko sekziora pasako da, 1,5 metroko bazterbideak eta 0,5 metroko bermak izanen dituena. Halaber, trazadurarekiko bide paraleloak proiektatu dira, 3 metro zabal, oinezkoendako bide gisa erabiltzeko eta inguruko finketatik galtzadara zuzenki sartzeko.


Proiektuak aurreikusten du goi egitura bat, 6 metro argi izanen duena, Tutera-Tarazona trenbide zaharra gainditzeko –trazadura bide berde bilakatu nahi dute-, eta Queiles ibai gaineko zubiko espaloia zabaltzea Tulebrasen.


Exekuzio egutegiari dagokionez, behin esleitu eta gero, lanak apirilaren bukaeran hastea aurreikusten da.


Onetsitako aurrekontutik, milioi bat euro 2007ko aurrekontuen kargura finantzatuko da eta gainerakoa 2008ko aurrekontuarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa