(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Astea Europako Antzinako Musikaren Sarean sartu da asteartea, 2007.eko otsailak 6

Antzinako Musikaren Europako Astearen ordezkariek, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea bertako kide onartu dute.


Europako erakunde honen Batzarreko azken bilera ondoren, (azaroan Versaillesen antolatuta), Lizarrako Astea sare honen eskubideko kide bilakatu da, "Julián Gayarre" Kantuko Nazioarteko Lehiaketek eta "Pablo Sarasate" Biolin Lehiaketek Musikako Nazioarteko Lehiaketen Munduko Federazioan parte hartzen duten bezala.


Antzinako Musikaren Europako Sarea (REMA) elkartzeko, gogoeta eta azterketa egiteko lekua da. Bertan Europako Antzinako Musikako jaialdi ospetsuenak biltzen dira, besteak beste, Grandezze & Meraviglie (Módena), Nuove Settimane Barocche jaialdia (Brescia), Picarciako Katedralen Jaialdi, Versailleseko Musika barrokoaren Zentroa, Lyon la Chapelleko Antzinako musikako Jaialdia, Utrechteko Antzinako musikako Jaialdia edo Flanders Festival Antwerp.


Sare honen kide izateak, lehenik eta behin, programaren kalitatezko izen ona ematen du. REMA sareak, besteak beste, kideak elkartzeko foroak eskaintzen ditu. Bertan, Europako beste programekin hainbat alorretan elkar laguntzeko loturak ezartzen dira, esaterako, koprodukzioa, finantzazioa edo Europako diru-laguntzak lortzea. Halaber, REMA sareak mintegi espezializatuak eta lan jardunaldiak antolatzen ditu eta bertan programak garatzeko gai interesgarriak aztertzen dira, esaterako, jendea bereganatzea eta leialtzea, finantzazioa, programen kudeaketa edo laguntza bideak.


Lizarrako Antzinako Musikako Astea Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako programa artistikoa da. 1967. urtean sortu zen. Une horretan, Erdi Aroko Azterketen Astearen osagarrizko jarduera bat zen. 1987. urtetik aurrera, kultur programa independente bilakatu zen, egun mantentzen duen egiturarekin. 1995. urtetik Lizarrako San Miguel elizan antolatzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa