(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Ogasun Publikoko Foru Lege berri baten proiektua onetsi du asteartea, 2007.eko otsailak 6

Testuak gardentasun- eta eraginkortasun-mekanismoak Foru Erkidegoko egungo finantza- eta lehia- gaitasunera egokitu ditu


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ogasun Publikoko Foru Legearen proiektua onetsi du, Parlamentuan eztabaidatzeko eta ontzat emateko. Arau berriak egun, 1988. urtetik, indarrean dagoena ordezkatuko du.


Data horretatik, hamaika aldaketa erregistratu da Nafarroako diru-sarrera fiskalen eta gastu publikoaren esparruan. Horregatik, testu berri bat sortu behar zen, aldaketa horiek guztiak kontuan hartzeko eta Nafarroan, azken hogei urtetan finantza-gaitasunak izandako gorakada aintzat hartzeko. Aldi horretan, besteak beste, Foru Erkidegoak funtsezko zerbitzu eta betekizun berriak hartu ditu bere gain, esaterako: osasuna eta hezkuntza. Halaber, 1990. urtean, Estatuarekin Hitzarmen Ekonomikoa hitzartu zen, eta ondoren, 1992, 1997 eta 2003. urtetan aldatu egin da. Eta sortu berriko foru lege erregulatzaile ugari atera dira Foru Erkidegoko finantza, kontabilitate eta aurrekontuko jardueraren hainbat alderdiri buruz, besteak beste, Ondarea, PFEZ eta bestelako zergak, Estatistika eta Ekonomia eta Gizarte Batzordea.


Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak foru sektore publikoaren definizioa erabat aldatu du. Horregatik, konfigurazio berri horren eraginez, sektore publikoa berrantolatu behar zen, ogasunaren ikuspuntuaren arabera.


Gaur Gobernuak onetsitako testu berriak kontuan hartu ditu Compto Ganberak Nafarroako sektore publikoaren ekonomia- eta finantza-sektoreei buruzko txostenetan emandako gomendioak.


Laburbilduz, Gobernuak gaur onetsitako testu berriak kontuan hartu ditu bai Foru Erkidegoko finantza-gaitasunak izandako gorakada nabarmena eta bai Nafarroako sektore publikoan erregistratutako antolaketa- eta gaitasun-aldaketak. Halaber, aurrekontu mekanismoak horietara egokitu ditu gardentasun- eta eraginkortasun-irizpideekin, Nafarroako gizartearen premiei aurre egin ahal izateko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa