(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta CAF enpresak Castejoneko industria planta berria aurkeztu dute, 7 milioi euroko hasierako inbertsioarekin eta 50 lanpostu berrirekin asteartea, 2007.eko otsailak 6

Administrazioak 1,2 milioi euroko laguntza eman du inbertsio eta enplegu alorrean. Planta trenbideko materiala muntatzeko erabiliko da.


INafarroako Gobernuak eta CAF-ek gaur egindako bileraren irudia.

Nafarroako Gobernuak eta CAF-ek gaur egindako bileraren irudia. ( irudia handitu )

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lana Departamentuko kontseilari José Javier Armendáriz Quelek, eta TRENASA (Trenes de Navarra, S.A; CAF elkarteak sortutako enpresa, Construcción Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.) enpresaren gerente Luis Fernándezek, eguerdi honetan aurkeztu dute enpresak Castejonen garatuko duen industria planta. Proiektuak 7 milioi euroko hasierako inbertsioa izan du eta 50 lanpostu finko sortuko ditu. Foru Administrazioak, hasiera batean, enpresari 1,2 milioi euroko laguntza eman dio inbertsio eta enplegu alorrean erabiltzeko.


Goiz honetan, Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, bileraren buru izan da, eta bertan, Foru Erkidegoko industria inbertsioko proiektu berri hau aztertu da. Francisco Iribarren Fentanes Nafarroako Presidenteorde eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz kontseilaria eta José María Aracama SODENA elkartearen zuzendari nagusia ere (Nafarroako Garapen Elkartea) Presidentearekin batera aritu dira bileran. Enpresari dagokionez, CAF elkartearen kontseilari ordezkari Andrés Arizcorretak; garapen korporatiboko zuzendari Eduardo Echeverríak; eta TRENASA enpresaren gerente Luis Fernándezek ere parte hartu dute.


CAF enpresak elkarte berri bat sortu du bere proiektua Foru Erkidegoan garatzeko. Elkarte hori TRENASA da, Trenes de Navarra, S.A. Industria inbertsio berria Castejoneko industrialdean murgilduko da eta planta berrian trenbideko materiala muntatuko da. Jarduera horri dagokionez, aipatu behar da, CAF elkartea sektoreko munduko buruzagietako bat dela. Adierazitako enpresak Beasainen du egoitza nagusia (Gipuzkoa).


TRENASA enpresa Castejoneko industrialdeko 20.000 m² dituen partzela batean eraiki da. Horietatik, eraikitako azalerak 6.400 m² ditu. Enpresa berriak bere jarduerari ekin egin dio eta une hauetan proba fasean aurkitzen da.


Industria ezarpen honetarako, Nafarroako Gobernuak, hasiera baterako, 1,2 milioi euro eman ditu, hasierako proiektuari dagokionez. Inbertsioei dagokienez, laguntzak 1.091.250,00 eurotan izan dira (inbertsio guztiaren %15); eta enpleguari dagokionez, berriz, 150.253 (50 lanpostu finko sortu dira).


CAF enpresa


CAF nazioarteko buruzagietako bat da trenbide sistemetarako osagaien eta ekipoen diseinuan, fabrikazioan, mantenuan eta hornikuntzan. Bere egoitza nagusia Beasainen dago (Gipuzkoa).


Une hauetan, enpresak lau ekoizpen zentro nagusi ditu: Beasain, Zaragoza, Irun, Elvira eta Linares. Horietaz gain, mantenu zentroak ditu Bilbon, Vigon, Bartzelonan eta Sevillan. Era berean, ekoizpen/muntai eta mantenu plantak ditu Estatu Batuetan (Sacramento, Kalifornia); Mexikon (México, DF); Brasilen (Sao Paulo); Argentinan (Buenos Aires); Portugalen (Lisboa); eta Ingalaterran (Londres).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa