(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "administrazio elektronikoa" sustatuko du izapideak interneten bidez kudeatu ahal izateko asteartea, 2007.eko otsailak 6

Nafarroako Gobernuaren Presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Francisco Iribarren Fentanes jaunak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Caballero Martínez jaunak, goiz honetan, Foru Legeko proiektua aurkeztu dute "administrazio elektronikoa" Nafarroako Foru Gobernuan ezartzeko. Nafarroako Gobernuak aipatutako proiektua atzo onetsi zuen eta laster Parlamentuari igorriko dio eztabaidatzeko.


Foru legeko proiektu honen xedea honakoa da: pixkanaka administrazio berri bat sortzea informazio eta komunikazio teknologia berrien erabileratik abiatuta (IKT). Era horretan, hiritarrek euren eskubideak aitortzea, betekizunak betetzea, eta, laburbilduz, erakunde honekin eta bertako langileekin harremanetan izatea nahi da, modu errazean eta arinean, gaur egun dituzten berme legal guztiak bere horretan mantenduz. Horretaz gain, proiektuak Administrazioak erabiltzen duen informazio gehiena hiritarren esku jarri nahi du, gardentasun handiagoa lortzeko eta hiritarrek zerbitzu publikoen kudeaketan eta erabakiak hartzeko prozesuetan gehiago parte hartzeko.


Hain zuzen ere, legea indarrean sartu ondoren, hiritarrek eskaerak aurkeztu, informazioak lortu, dokumentuak zuzendu, administrazio errekurtsoak egin, administrazio ziurtagiriak eta dokumentuen kopiak lortu, prozeduren izapideen egoera ezagutu, teknologikoki eskaintzen zaizkien zerbitzuetan sartu, entzunaldiaren edo informazio publikoen bidez prozeduretan parte hartu, ikastetxetan izena eman, fakturak aurkeztu edo Ogasun publikoan diru-sarrerak egin ahal izango dituzte. Legeak, onetsiz gero, Foru Administrazioko 21.000 langileei eta Nafarroako 600.000 biztanleei eta erakunde honekin harremana duten guztiei eragingo lieke.

Izapideak arintzeko eta informazio hobea eskaintzeko neurriak

Foru legeko proiektu honetan aipatutako neurri nagusien artean honakoak nabarmendu behar dira:


Administrazio Elektronikoaren Batzordea

Aurreikuspen hauek eraginkortasunez garatzeko, proiektuak Administrazio Elektronikoaren Batzordea eratuko du, foru Administrazioko departamentuen ordezkari guztiek osatuta. Hura beharrezko jarduerak sustatzeaz, antolatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da.


Lege oro garatzerakoan eta aplikatzerakoan hiritarren datu pertsonalak babesteko exijituko da. Horretarako, eta existitzen direnen osagarrizko berme gisa, proiektuak Foru Erkidegoko Arartekoaren betekizuna azpimarratuko du eta Gobernuari, Nafarroako Datu Pertsonalak Babesteko Agentzia sortzea sustatzeko gaitasuna emango dio.


Azkenik, aipatutako legeak lau urteko epea ezarriko du, hiritarraren zerbitzura, arauak egiteko, jarduera partikularrak baimentzeko, isunak ezartzeko, desjabetzeak egiteko, erregistro publikoetan izena emateko, ikastetxetan izena emateko eta matrikulak egiteko, Ogasunari ordaintzeko eta administrazio errekurtsoak izapidetzeko eta ebazteko administrazio-prozeduretako oinarrizko elementuak elektronikoki ezartzeko.

Dokumentazioa:
Esquema-resumen del proyecto de Ley Foral
Proyecto de Ley Foral (texto íntegro)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa