(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, familiek eta San Jose ikastetxeko langileek PSN alderdi politikoari publikoki barkamena eskatzeko eskatu diote, egindako salaketengatik asteazkena, 2007.eko otsailak 7

Senitartekoek eta langileek PSN alderdiaren erasoa salatu dute


Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilari María Isabel García Malo-k gaur prentsaurreko bat eskaini du Adela López de Ceráin andrearekin, San José Ikastetxeko Gurasoen eta Tutoreen Elkartearen presidentea; Alberto Sola jaunarekin, Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundearen eta ikastetxearen medikua; eta Isabelino Lobato jaunarekin batera, langileen ordezkaria. Bertan, Nafarroako Alderdi Sozialistari eskatu diote Nafarroako gizarteari barkamena eskatzeko San José ikastetxeari buruz egindako salaketengatik.


Hain zuzen ere, García Malo kontseilariak salatu du "PSN alderdia axolagabea izan dela eta etika gutxi eduki duela, behin eta berriro aipatutako salaketak egiteagatik, alarma soziala pizteagatik eta ikastetxeko familien eta langileen artean kalte handia sortzeagatik, izan ere, ez senitartekoek ezta medikuek ere, ez dute aipatutako salaketak abalatzen duten salaketarik edo txostenik egin".


García Malo kontseilariak adierazi du, halaber, PSN alderdiak "ez duela inolaz ere Gizarte Ongizateko Departamentura jo, ezta ikastetxeko familiengana, langileengana edo medikuengana, egindako salaketak kontrastatzeko edo egiaztatzeko". Kontseilariak PSN alderdiari deialdi bat egin dio Nafarroako Gobernuarekin batera, gizarte ongizateko alorrean pertsona behartsuen alde egindako lanean aritzeko eta " garatzen ari den norgehiagokako politika uzteko, horrekin bakarrik gizarte alorrean ideiarik ez duela adierazten ari baita".


Gogoratu behar da abenduan, San José ikastetxeko aurreko zuzendariak dimititu ondoren, langileen laguntzarik ez jasotzeagatik, bertako langilea ez zen UGT sindikatuko ordezkari batek Nafarroako Goi Auzitegiko fiskaltzan tratu txarreko ustezko kasu bat salatu zuela. Kasu hori artxibatu zen delituzko adierazgarririk ez zegoelako.


San José Ikastetxeko Gurasoen eta Tutoreen Elkarteko presidenteak, Adela López de Ceráin, PSN alderdiaren jazarpena eta erasoaldiak salatu ditu, eta adierazi du familiak oso haserre daudela egindako salaketengatik, eta langileen eta zaintzaileen alde egingo dutela. Halaber, esan du PSN alderdiak ez badu mota horietako salaketak egiteari uzten, bere egoitzan aldarrikapena egin beharko dutela.


Bestalde, Isabelino Lobato jaunak, ikastetxeko langileen ordezkariak, García Malo kontseilariari bere laguntza eskertu dio, eta adierazi du "langileak ere oso haserre daudela datuak benetakoak ez direlako, eta PSN politika-helburuekin erabiltzen ari dela. Era berean, PSN alderdiari eta inplikatutako pertsonei publikoki barkamena eskatzeko eskatu dio eta familiei uneoro eskainitako laguntza eskertu die.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa